Kudeaketa tratamenduak

TG0026 - Komunikazio bulegoaren argazki eta bideoen artxiboa

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da gestionatzea komunikazio bulegoak erabili ahal izateko egindako argazki eta bideoak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten edo ikasi duten pertsonek, bertako irakasle-ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak sortutako informazio zientifiko zein interes orokorrekoak gizarteari eta hedabideei helarazteko eginkizunean erabilitakoak. Gestio hau burutu ahal izateko, informazio bakoitzaren protagonistek norberaren datuak eman beharko ditu, horiek gabe ezin baita informaziorik hedatu. Bideak eta argazkiak atera ahal izateko, baimena eskuratu beharra izan da, ekitaldi publikoetan zehar edo lehenago.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunen baimena.

Interes publikoaren izenean edo unibertsitateari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko: informazio zientifiko zein interes orokorrekoak gizarteari eta hedabideei helarazi

Legedia

Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 lege organikoa

Zortzigarren artikulua

Bi. Bereziki, norberaren irudirako eskubideak ez du eragotziko:

a) Edozein bide erabilita pertsonen irudiak jasotzea, erreproduzitzea edo argitaratzea, pertsona horiek kargu publikoa edo entzute handiko lanbidea nahiz garrantzi publikoa dutenean, eta irudiak jasotzen direnean ekitaldi publikoan edo jendaurrean zabalik dauden tokietan.

b) Pertsona horien karikaturak erabiltzea, gizarte- usadioekin bat etorriz.

c) Gertaera edo jazoera publiko baten gaineko informazio grafikoa, pertsona jakin baten irudia bigarren mailako gisa agertzen denean. Artikulu honen a) eta b) idatz-zatietan jasotako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko agintari edo pertsona jakin batzuei, pertsona horiek anonimoak izan behar direnean, eurek gauzatzen dituzten eginkizunen izaerarengatik.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Datu lagatzeak eta nazioarteko transferentziak: Gizarte hedabideak

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazioko datuak:
    • Izen-abizenak
    • ehu.data_processing-electronic-sign
    • Irudia / Ahotsa

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu