Gobernu Kontseilua

Gobernu Kontseilua

Gobernu Kontseiluak unibertsitateko politika orokorraren jarraibideak ezarri eta garatzen ditu, bai eta jarraibideok aplikatzeko prozedurak ere, irakaskuntzaren, ikerketaren, giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen antolamenduaren arloan. Era berean, aurrekontuak egiten ditu eta urte anitzerako plana prestatzen du. Organu honen eginkizun nagusi bat da, araugintzarako ahalmena erabiliz, estatutu hauek garatu eta aplikatzeko arauak nahiz unibertsitatearen antolamendurako arauak onartzea.

Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Estatutuak eta Arautegiak garatzeko batzordeez gain, beste batzorde batzuk eratu ahal izango ditu, gaiak lantzeko hala egitea komenigarria dela iruditzen bazaio.