TG0009 - Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuak
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Tratamenduaren helburua da Unibertsitateko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuak kudeatzea, bai eta horien lan-poltsak kudeatzea ere
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Tratamendua beharrezkoa da EHUk bere langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuak gauzatzeko duen legezko betebeharra betetzeko, euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VI. titulutik VIII.era bitartekoetan ezarritakoa betez, bai eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 55. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa ere, langileak hautatzeko prozesuen kasuan, eta lege beraren 78. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa, lanpostuak betetzeko prozesuei dagokienez. Hori dela eta, interesdunak aipatutako datu pertsonalak eman behar ditu.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.
EHUk gauzatutako hautaketa-prozesuetan sortzen diren lan-poltsetako langileen datuak beste administrazio publiko batzuei eta sektore publikoko erakundeei laga ahal izango zaizkie. Datuak lagatzeko, beharrezkoa izango da datuen titularrak, dagokion hautaketa-prozesuan, datuak lagatzeko baimena eman izana, adierazitako helburuarekin. Izena, abizenak, NANa, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-mailari buruzko datuak soilik lagako dira, erakunde horiek legez aurreikusitako baldintzetan enplegu-eskaintzak egin ahal izateko.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Erregistroko zenbaki pertsonala
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Sexua
- Nazionalitatea
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Lanbide-arloko esperientzia
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Kategoria / maila
- Lanpostuak
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.