Kudeaketa tratamenduak

TG0017 - Zientzia Astea

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa. Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa izango baituzu Zientzia Asteko jardueretan parte hartu. Bestalde, helburua da, zure baimenarekin, EHUalumnirekin zerikusia daukaten beste jarduera eta programa batzuei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz. Era berean, helburua da, zure baimenarekin, hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Izenpea / Hatz-marka
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Zaletasunak / bizimodua

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu