Kudeaketa tratamenduak

TG0018 - Hirugarrenen gestioa

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrekontuen gestioa eta bere sistema kontablea; urteko kontuak; unibertsitateko jardunaren kontabilitatea eta ekonomia eta finantza kontrolatzea; eta ordainketak eta agindu ekonomiak egiteko eginbeharra betetzeko beharrezko direnak.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuen tratamendua beharrezkoa da helburu hauetarako: Unibertsitateen Lege Organikoak zehaztutakoari jarraituz UPV/EHUk dituen eginbeharrak betetzeko, legean jasota baitago unibertsitateko aurrekontuek, bere kontabilitateko sistemak eta urteko kontuak biltzen dituzten dokumentuek bat etorri beharko dutela sektore publikoko arau orokorrekin eta Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearekin, horren arabera euskal sektore publikoak bere jardunaren kontabilitatea eta ekonomia eta finantza kontrolatu behar baititu. Horregatik guztiagatik, izaera pertsonaleko datuen titular zaren hori behartuta zaude datu horiek ematera.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Tratatuko diren datuak honakoei lagako zaizkie: Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari, foru ogasunei, unibertsitatearekin lan egiten duten finantza erakundeei, EAEko Kontuhartzailetza Nagusiari eta legez agindutako beste batzuei. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
    • Erregistroko zenbaki pertsonala
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Bankuko datuak
    • Fakturak
  • Merkataritza-arloko datuak:
    • Jarduerak eta negozioak
  • Transakzioei buruzko datuak:
    • ehu.data_processing-provided-services
    • Interesdunak jasotako ondasunak eta zerbitzuak
    • Finantza-transakzioak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu