Kudeaketa tratamenduak

TG0020 - Odontologia klinika

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da odontologiako arrerako administrazio gestioa. Arreta hori unibertsitateko kideei eskaintzen zaie, bai eta, oro har, herritarrei ere, eta arretaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren odontologiako ikasketetan irakaskuntzako jarduerak osatzea.

Horrela, bada, behartuta zaude zure datu pertsonalak ematera odontologia arreta izateko, horiek gabe ezinezkoa baita zerbitzu hori ematea.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak helburua betetzeko behar den denbora gordeko dira, bai eta helburu horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko arte ere. Era berean, aplikagarriak diren errekurtso, erreklamazio edo legezko preskripzio epeak irekita dauden bitartean gordeko dira, eta datuak gordetzeko edo artxibatzeko legezko betebeharra edo behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dagoen bitartean. Hori guztia, interesdunek DBEOren arabera beren datuak ezabatzeko eskubidea baliatzeko edo emandako baimena ezeztatzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunen baimena.

Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.

Pazienteak: datuen tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren berariazko baimena da adierazitako helburuetarako. Tratamendua lanbide-sekretua gordetzeko betebeharra duten profesionalek edo haien ardurapean jarduten duten pertsonek egingo dute. Interesdunak edozein unetan izango du emandako baimena kentzeko eskubidea; hala ere, horrek ez du eragingo baimena kendu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasuna.

Osasun-arloko profesionalak: datuen tratamenduaren oinarri juridikoa tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzea da (DBEOren 6.1.c artikulua), bat etorriz 17/2022 Dekretuarekin, otsailaren 1ekoa, Osasun arloko Profesionalen Euskal Erregistroari buruzkoarekin (12.2, 14.2, 15.3 eta 18. artikuluak), 44/2003 Legearekin, azaroaren 21ekoa, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoarekin (41.etik 43.era bitarteko artikuluak), 16/2003 Legearen hamargarren xedapen gehigarriarekin, maiatzaren 28koarekin, eta 640/2014 Errege Dekretuarekin, uztailaren 25ekoarekin. Beraz, tratamendu hori ez dago interesdunaren baimenaren mende.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Osasuna
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Izenpea / Hatz-marka
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Egoera zibila
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Adina
    • Sexua
    • Ezaugarri fisikoak edo antropometrikoak
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Zaletasunak / bizimodua
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • Zein lanbide-elkargoetako eta elkartetako kide den
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Kidegoa / eskala
    • Kategoria / maila
    • Lanpostuak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu