Kudeaketa tratamenduak

TG0023 - Laguntza psikologikorako zerbitzua

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren helburua da zerbitzua eskatzen duten pertsonei aholkularitza eta arreta psikologikorako zerbitzua kudeatzea eta ematea, bai eta arreta-prozesuen jarraipena egitea ere. Datuak arreta psikologikoarekin, terapeutikoarekin, psikopedagogikoarekin eta klinikoarekin lotutako helburuetarako soilik tratatuko dira, zerbitzuaren berezko jardueren esparruan.

Era berean, datuak erabilera didaktikorako erabili ahal izango dira Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren esparruan, betiere aplikatu beharreko lege-betekizunak betetzen badira eta tratamendu horretarako dagokion oinarri juridikoa badago.

Zerbitzua emateko beharrezkoak diren datuak ematea ezinbestekoa da eskaera kudeatu eta dagokion arreta eskaini ahal izateko.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak helburua betetzeko behar den denbora gordeko dira, bai eta helburu horretatik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko arte ere. Era berean, aplikagarriak diren errekurtso, erreklamazio edo legezko preskripzio epeak irekita dauden bitartean gordeko dira, eta datuak gordetzeko edo artxibatzeko legezko betebeharra edo behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dagoen bitartean. Hori guztia, interesdunek DBEOren arabera beren datuak ezabatzeko eskubidea baliatzeko edo emandako baimena ezeztatzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.

Edonola ere, 38/2012 Dekretuan, zehazki 19. eta 21. artikuluetan, xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Arreta eta orientazio psikologikorako (helburu nagusia): Zure identifikazio-datuen eta osasun-datuen tratamendua legitimatzen da interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzean eta EHUri esleitutako botere publikoak gauzatzean (DBEOren 6.1.e artikulua), martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren, Unibertsitate Sistemarenaren (LOSU), 43.1 artikuluarekin bat etorriz. Tratamenduak osasunari buruzko datuak edo datu pertsonalen kategoria berezietako beste datu batzuk barne hartzen dituenean, DBEOren 9.2.h) artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatuko da, eta, horrez gain, interesdunaren berariazko adostasuna beharko da, DBEOren 9.2.a) artikuluarekin bat etorriz.

Masterreko irakaskuntza-jardueretan parte hartzeko (bigarren mailako helburua): Legitimazioa interesdunaren berariazko adostasuna da, haren osasun-datuak hezkuntza-ingurune horretan tratatzeko (DBEOren 6.1.a eta 9.2.a artikuluak). Interesdunak eskubidea du edozein unetan irakaskuntza-helburu horretarako emandako adostasuna kentzeko. Horrek ez du eraginik izango aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean, ezta arreta psikologikoa jasotzen jarraitzean ere.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Tratamenduaren arduraduna: MUBBER ZIRA S.L., zerbitzuaren kudeaketarako beharrezkoak diren software-zerbitzuak emateari dagokionez, EHUrekin sinatutako tratamenduaren enkargu-kontratuarekin bat etorriz.

Tratamenduaren arduradunak: Kanpoko psikologia-kabineteak, ikasleei arreta psikologikoko zerbitzuak emateari dagokionez, EHUrekin sinatutako tratamenduaren enkargu-kontratuarekin bat etorriz.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Osasuna
    • Bizitza sexualari edo sexu-orientazioari buruzko informazioa
  • Identifikazioko datuak:
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Irudia / Ahotsa
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Zaletasunak / bizimodua
    • Zein elkartetako kide den
    • Esklusio egoera
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Sorospenak, irabaziak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu