Kudeaketa tratamenduak

TG0083 - Ikerkuntzaren gestioa: UPV/EHUren ikerkuntza deialdiak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egiten den ikerketa zientifikoaren eta bere sustapenaren gestioa, horretarako ekonomiaren eta administrazioaren arloan edo beste arlo batzuetan beharrezko diren gestio lanak eginez, besteak beste: erakunde pribatu eta publikoek ikerketarako ematen dituzten laguntzak gestionatzea eta izapidetzea.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure adostasuna ezinbestekoa izan daiteke zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo, zure eskariz, kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko.

Interes publikoaren izenean edo unibertsitateari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko.

Legedia

Datuen tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misioa betetzeko, interes publikokoak baita ikerketa, eta eginkizun hori Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen parte da Unibertsitateen Lege Organikoak 1.1., 1.2, 39. eta 83. artikuluak; Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko legearen 3.1 artikulua; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako legearen 3. eta 35.1 artikuluak jasotakoaren babesean.

Era berean, datuen tratamendua beharrezkoa da kontratuak edo hitzarmenak egiteko.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Datu lagatzeak: Bizkaiko Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia BBVA Fundazioa Fundación Bancaria Caixa D’estalvis I Pensions de Barcelona "La Caixa" Carlos III. Osasun Institutua Ekonomia eta Enpresa Ministerioa Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa Eusko Jaurlaritza Estatuko Kontu Epaitegia Herri Kontuen Euskal Epaitegia Estatuko Ikerkuntza Agentzia

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Izenpea / Hatz-marka
    • ehu.data_processing-electronic-sign
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
    • Curriculum vitae-ko datuak (egoera zibila, zaletasuna, boluntariotza eta abar)
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Bankuko datuak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • Ikasketen historiala
    • ehu.data_processing-professional-experience
    • Zein lanbide-elkargoetako eta elkartetako kide den
    • Curriculum vitae-ko datuak
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Kidegoa / eskala
    • Kategoria / maila
    • Lanpostuak
    • Langilearen historiala
  • Merkataritza-arloko datuak:
    • Sorkuntza-lan artistikoak, literarioak, zientifikoak edo teknikoak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu