Kudeaketa tratamenduak

TG0107 - Barneko informazio sistema

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

UPV/EHUko barneko informazio sistemaren bidez jasotako jakinarazpen, informazio eta salaketen kudeaketa.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunen baimena.

Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.

Legedia

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1937 (EB) Zuzentaraua, 2019ko urriaren 23koa, Batasunaren Zuzenbideko arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa. 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa. UPV/EHUko barneko informazio sistema sortzeko eta informatzaileak babesteko Arautegia.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

LAGAPENAK: Legezkoa izango da informazioa beste pertsona batzuek tratatzea edota hirugarren aldeei jakinaraztea, baldin eta UPV/EHUn neurri zuzentzaileak ezarri behar badira. Agintaritza judiziala, fiskaltza edo zigor edo diziplina arloko ikerketaren esparruan eskumena duen agintaritza administratiboa.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Kondena edo zigor hauste penalak
    • Administrazio arloko arau hausteak
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Erregistroko zenbaki pertsonala
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Izenpea / Hatz-marka
    • ehu.data_processing-electronic-sign
    • Irudia / Ahotsa
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Jaioteguna
    • Adina
    • Sexua
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • ehu.data_processing-professional-experience
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Kidegoa / eskala
    • Kategoria / maila
    • Lanpostuak
    • Langilearen historiala
  • Transakzioei buruzko datuak:
    • ehu.data_processing-provided-services
    • Interesdunak jasotako ondasunak eta zerbitzuak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu