Kudeaketa tratamenduak

TG0124 - Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zuzendaria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren xedea izango da UNIKUDE/BARNE/Zerbitzu Gutunak plataforman integratutako datu pertsonal jakin batzuetarako sarbide noizbehinkakoa eta mugatua izatea, kontratuaren xedeari lotutako mantentze-, eguneratze-, garapen ebolutibo, laguntza tekniko eta gorabeherak ebazteko zereginak egiteko beharrezkoa den neurrian bakarrik. Plataforma horretan unibertsitateko karguen identifikazio-datuak egon daitezke jasota: izena, abizenak eta kargua. Era berean, tratamenduak ebaluazio instituzionaleko prozesuetan parte hartu izanaren ziurtagiriak sortu, mantendu edo eguneratzeari lotutako jarduketak ere barne hartu ahal izango ditu.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure adostasuna ezinbestekoa izan daiteke zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo, zure eskariz, kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko.

Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.

Interes publikoaren izenean edo unibertsitateari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko.

Tratamendua beharrezkoa da Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen lege-betebeharrak betetzeko —Unibertsitate Sistemaren 2/2023 Lege Organikoa, 59. artikulua—, bai eta hari esleitutako botere publikoak egikaritzeko ere. Era berean, beharrezkoa da interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Q2K Soluciones Informáticas S.L.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Izen-abizenak
    • Izenpea / Hatz-marka
    • Sinadura elektronikoa

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu