TG0125 - Datuen Babesaren Kudeaketa eta Barne‑Aholkularitza
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Unibertsitateko Tratamendu Jardueren Erregistroa (RAT) kudeatzea eta datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzea. Horren barruan sartzen da hirugarrenen kontratu‑harremanen kudeaketa eta kontrola (tratamendu‑enkarguaren kontratuak eta erantzukidetasun‑akordioak), datuen transferentzien eta lagapenen gainbegiratzea, bai eta Datuak Babesteko Ordezkariari (DBO) zuzendutako edozein kontsulta, komunikazio edo erreklamazio artatu eta izapidetzea ere, haren aholkularitza, gainbegiratze eta barne‑auditoriako eginkizunak betetzean.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zure adostasuna ezinbestekoa izan daiteke zuri dagokizun kontratu bat gauzatzeko edo, zure eskariz, kontratua egin aurreko neurriak ezartzeko.
Unibertsitateak legez daukan eginbeharra betetzea.
RGPD Y LOPD
Legedia
RGPDren 6.1.c artikulua: Tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion legezko betebeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua. RGPDren 30. artikulua: Unibertsitateari legez eskatzen dio Tratamendu Jardueren Erregistroa (RAT) sortu eta eguneratuta mantentzea. RGPDren 37., 38. eta 39. artikuluak (eta LOPDGDDren 34. artikulua): Unibertsitateari legez ezartzen diote Datuak Babesteko Ordezkari bat (DBO) izendatzea, interesdunen komunikazioak jasotzeko behar diren baliabideak ematea, eta gainbegiratze-, auditoretza- eta aholkularitza‑eginkizunak esleitzea (horrek justifikatzen du datuak tratatzea, hala nola txostenak edo tratamendu‑enkarguaren kontratuak idazteko edo kexei erantzuteko).
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Datuen babesaren arloko kontrol‑agintariak: Batez ere Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB / AVPD), eta hala badagokio, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD), kontsultak, erreklamazioak izapidetzeko edo segurtasun‑hausturak jakinarazteko. Organo judizialak eta Fiskaltza: Kontratuen kudeaketatik edo kexetatik eratorritako auzi edo eskaera judizialen kasuan. Arartekoa (Euskal Herriko Herriaren Defendatzailea): Herritarrek unibertsitateari zuzendutako kexetan esku hartzen duenean. 2. Zerbitzu‑hornitzaileak (tratamenduaren arduradun‑ordezkariak): Teknologia‑zerbitzu eta informazio‑sistemen enpresak: IT laguntza, hodeiko ostalaritza, administrazio elektronikorako tresnak edo posta korporatiboaren euskarri zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaileak, non DBOren komunikazioak, kontratuak eta RAT bera gordetzen diren. Órganos Judiciales y Ministerio Fiscal: En caso de litigios o requerimientos judiciales derivados de la gestión de contratos o quejas. Ararteko (Defensor del Pueblo del País Vasco): Si interviene ante quejas ciudadanas dirigidas a la universidad. 2. Proveedores de servicios (Encargados del Tratamiento): Empresas de servicios tecnológicos y de sistemas de información: Proveedores que prestan soporte de TI, alojamiento en la nube, herramientas de administración electrónica o soporte de correo corporativo donde se archiven las comunicaciones del DPD, los contratos y el propio RAT.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Erregistroko zenbaki pertsonala
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Izenpea / Hatz-marka
- Sinadura elektronikoa
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Nazionalitatea
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Ikasketen historiala
- Lanbide-arloko esperientzia
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Kidegoa / eskala
- Kategoria / maila
- Lanpostuak
- Merkataritza-arloko datuak:
- Jarduerak eta negozioak
- Merkataritzako lizentziak
- Transakzioei buruzko datuak:
- Interesdunak emandako ondasunak eta zerbitzuak
- Interesdunak jasotako ondasunak eta zerbitzuak
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.