Aurkezpena eta helburuak

Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin eta merkataritza-zuzendaritza Masterra Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) irakasten da 1989/1990 ikasturteaz geroztik. Hiru hamarkada dira berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatuz, bi osagai hauei esker gara, hain zuzen ere, Estatu osoan graduondoko programa sendo eta entzutetsuenetako bat.

Executive Master bat da. Honek esan nahi du jardute profesionalarekin, enpresa-praktikekin edo hezkuntza ikuspegitik zein ikuspegi profesionaletik interesa duten beste aktibitate anitzekin bateragarria izateko kontzebituta dagoela.

UPV/EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutuak antolatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailak eta FESIDE-k (Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioa) babesten dute.

Babesleen logoak

Marketin zuzendaritza eta merkataritza zuzendaritza alorretan hezkuntza eskaintzen dugu, beti ere azken joerak kontuan hartuta eta ikasleriari garapen profesionala bultzatzen duten jakintza-alor anitzeko ezagutza eta gaitasunak eskainiz, bai zuzendaritza-ikuspegitik, baita ikuspegi teknikotik ere. Honela, marketin estrategiko zein operatiboa, harreman-marketina eta CRMa, marketin digitala, salmenta-zuzendaritza, merkataritza-negoziaketa edo nazioarteko marketina lantzeaz gain, zuzendaritza-gaitasunen hezkuntzarekin osatzen da. Guzti hori, bi helburu nagusi jarraituz egiten da; lehendabizi, masterrean jorratzen diren alorretan zuzendaritza-lanak burutzen dituzten edo burutu nahi dituzten unibertsitate tituludunei Merkataritza Zuzendaritza eta Marketin zuzendaritzari buruzko trebakuntza integrala ematea. Eta, bestalde, prestakuntza, enplegagarritasuna edo/eta ikasleen lanbide-aurrerapena helburu dituen izaera pertsonal eta profesionaleko harreman iraunkorretan oinarritutako sarearen sorrera eta garapena bultzatu nahi ditugu.

Bigarren helburu hori lortzeko funtsezkoak dira bai ikaskideekin eta baita irakasleekin fakultatean egindako harremanak, bai eskola-saioetan eta baita taldeka burututako lanetan ere, baina funtsezkoa da ere  Masterreko GRADUATUTAKOEN ELKARTEAk burutzen duen eginkizuna.