ENTZUTE-SAREA-Lagunduko al diguzu?

Lagunduko al diguzu?

Entzute Sarea lankidetza proiektu irekia da, non parte har dezaketen ikastegi, ikasle, irakasle eta AZPko langile guztiek.<0}Izan ere, behar‑beharrezkoa da unibertsitateko kide guztiok elkarrekin aritzea ezinezkoa dena egiteko, bestea ulertzeko, oztopoak gainditzeko, irtenbide onenak bilatzeko.Asko gara, beste askori laguntzeko gogoz beteak.Lagunduko al diguzu laguntzen?

Zer egin dezaket ikaslea banaiz?

Sarean parte hartu nahi duten ikasle guztiek laguntzaile** moduan jardungo dute eta beren ikastegiko ikasleen kontsultak jasoko dituzte. Era berean, zaurgarritasun egoeran dauden ikaskideek izan ditzaketen premiak* detektatzeaz arduratuko dira.

Sarean parte hartu nahi duten ikasleek harremanetan jarri beharko dira ikastegiko erreferentziazko pertsonarekin.

Zer egin dezaket irakaslea banaiz?

Laguntzaile moduan jardun nahi duten irakasleek beren ikastegiko ikasleen kontsultak jasoko dituzte; eta zaurgarritasun egoeran dauden ikaskideek izan ditzaketen premiak* detektatzeaz ere arduratuko dira.

Sarean parte hartu nahi duten irakasleek harremanetan jarri beharko dira ikastegiko erreferentziazko pertsonarekin

Zer egin dezaket AZPko langilea banaiz?

Entzute Sarea AZPko langileei ere irekita dagoen proiektua da. Langile horiek laguntzaile moduan jardungo dute, eta sarearen laguntza eta akonpainamendua behar duten ikasleen kontsultak jasotzeaz arduratu ahal izango dira. Era berean, pertsona egokiak izan daitezke zaurgarritasun egoeran dauden ikastegiko ikasleen premiak* detektatzeko.

Sarean parte hartu nahi duten AZPko langileak harremanetan jarri beharko dira ikastegiko erreferentziazko pertsonarekin

Zer egin dezakete ikastegiek?

Entzute eta Erantzute Sarean parte hartzeko interesa duten UPV/EHUko ikastegi guztiek har dezakete parte proiektuan.Horretarako, erreferentziazko pertsona bat izendatu behar dute sarerako. Pertsona horrek egingo du sarearen jarraipena ikastegian, eta bera izango da ikastegiaren eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren arteko solaskidea.

Sarean parte hartu nahi duten ikastegiek harremanetan jarri behar dira gurekin, mezu bat bidaliz entzute.sarea@ehu.eus helbidera.

*Sareak prestakuntza saio espezifikoak eskainiko ditu. Jarduteko jarraibideak ere proposatuko dira, eta zaurgarritasun egoeran dauden ikasleei laguntzeko unibertsitateak dituen zerbitzu eta programei buruzko informazioa emango da. 

**Sarean parte hartuko duten ikasleei hautazko kredituak aitortuko zaizkie jarduera solidario batean aritzeagatik, bat etorrita Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegian xedatutakoarekin. Gehienez ere 3 kreditu aitortuko zaizkie (25 ordu = 1 kreditu).

Irudia