ENTZUTE-SAREA-Laguntza sozialerako baliabideak

Laguntza sozialerako baliabideak

Zaurgarritasun ekonomiko eta sozialeko egoeretan ikasleak eskura dituen zerbitzuak, programak eta ikasketetarako laguntzak dira.

Arrakasta programa

UPV/EHUk foru diputazioekin batera abian jarritako programa bat da, haur eta nerabeen babeserako sistemen barruan dauden gazteei zuzendua, unibertsitatean sartzeko eta ikasketak arrakastaz bukatzeko aukera izan dezaten.

Errefuxiatuentzako eta asilo eskaria egin duten pertsonentzako UPV/EHUren arreta programa

Asilo eskaria egin baduzu edo errefuxiatua bazara, laguntza emango dizugu unibertsitateko ikasketekin zerikusia daukaten premia bereziei erantzuteko.

Gazte solidarioen etxebizitza programa

Etxebizitza arazoak badituzu, pisukideekin bizi ahal izango zara Otxarkoaga eta Bilbo Zaharrean. Hileko errenta merkeari gehitu beharko dizkiozu uraren eta argiaren gastuakAukera interesgarria izan daiteke zuretzat.

Nahitaezko aseguruak

Istripuren bat, gaixotasunen bat edo ezbeharren bat izanez gero, begiratu zeintzuk diren “EHU Ikasle” aseguruaren eta eskola aseguruaren prestazioak.