2013

null

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldien edizio berria

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera, eta June Junior Enpresaren laguntzarekin, lan munduak eskaintzen dituen irtenbideei buruzko solasaldi eta hitzaldi batzuk antolatu zituen. Enpresen sortzea, profesional liberalak, administrazio publikoa, etab. zituzten aipagai.

Halaber, lanpostuak bilatzeko teknikak, lan elkarrizketak eta curriculuma prestatzeko tekniken azalpenak eman ziren. Aurreko urteetan bezala, eztabaida hauetara gonbidatutako pertsonak,inguruan ditugun enpresa mundutik zetozen, punta-puntakoak izanik, Deloitte, Kutxabank, Attest, Sabadell Guipuzcoano, besteak beste.

Jose María Beraza Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Mikel Sarriegi Ekonomisten Euskal Elkargoaren lehendakariak Gipuzkoan eta Iñaki Ramos ,Ekonomisten Euskal Elkargoaren idazkari orokorrak, Jardunaldien irekiera-ekitaldian parte hartu zuten.