EHUpodcast: entzun ta zabal zazu

EHUpodcast: entzun ta zabal zazu

EHUpodcast Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) dibulgazio zientifikorako ekimena da. Ekimen hau Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak bultzatu du, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzarekin. "Entzun ta zabal zazu" lelopean, hileroko elkarrizketa hauek unibertsitateko ikerketaren eta gizartearen arteko zubia eraikitzea dute helburu, podcast formatua erabilita. EHUren ikerketa-lana modu atsegin, ulergarri eta irisgarrian ezagutarazi nahi da, unibertsitateko ikertzaileei egindako elkarrizketen bidez. Elkarrizketak Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea den Tania Arriagak koordinatu eta aurkeztuko ditu. Ekimena Bitartez ikerketa-taldearen inplikazioarekin garatu da.

EHUpodcasten helburu nagusia da ezagutza zientifikoa gizartera hurbiltzea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta publiko orokorraren jakin-mina piztea. Elkarrizketak euskaraz edo gaztelaniaz egiten dira, eta transkripzioak ingelesera ere itzulita eskaintzen dira, edonork eduki horietara sarbidea izan dezan.