Curso CRUE REDUGI 2016

XX ZIENTZIA ASTEAN BURUTU DAITEZKEEN JARDUEREN GAINEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA.

UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak, Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren bidez, 2020 urteko Zientzia Astea antolatu du, ekimen horren helburua izanik gure gizartean kultura zientifikoa sustatzea, jakintza arloetan egindako aurrerapenei eta aurrerapen teknologikoei zabalkundea ematea, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta gizarteak zientzietan daukan konpromisoa eta parte hartzea areagotzea.

Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren nahia da Zientzia Astean parte hartzeko aukera ematea unibertsitateko irakasle eta ikertzaile guztiei, eta, beraz, egokia iruditu zaigu aste horretan parte hartzeko deialdia eta baldintzak iragartzea.

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 24a da.

XX Zientzia Astea 2020 azaroan izango da.

Aurtengoan, Zientzia Astearen aurretik eta aste horren abiapuntu legez Bizkaia Aretoan egingo den ekitaldirako leloa "UPV/EHU gure inguruan" da. Beraz, gonbidatzen zaituztegu lelo horrekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkezteko, edo eginda dituzuenak egokitzea modu naturalean horretarako biderik ematen badute. Proposamenak aztertzean, oso kontuan izango da proposatutako jarduerak gai nagusiarekin daukan lotura.  Edozelan ere, ez da ezinbestekoa jarduera gaiarekin lotuta egotea.

Deialdiari buruzko galderak egiteko eta informazioa eskatzeko, idatzi, mesedez, helbide honetara: zientzia-astea@ehu.eus