Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Unibertsitate Ministerioaren doktoratu aurreko laguntzen deialdia: FPU 2025 programa
Aurkezteko epea zabalik: 2026/01/16 - 2026/02/14
-
FORMAKUNTZAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO DEIALDIA, IKERTALDE EDO IKERKETA PROIEKTU BATEN FUNTSEKIN FINANTZATURIK 2025-II
Aurkezteko epea itxita: 2025/10/15 - 2025/10/23
2026/01/19. Esleituen eta baztertuen behin-betiko ebazpena.
-
"Beatriz Galindo" doktoratu ondoko deialdia (MCIU 2025)
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2026/02/09)
"Interes adierazpenak" aurkezteko azken eguna : 2026/02/02 13:30 etan
-
ARLO PUBLIKOAREN ETA PRIBATUAREN ARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUEN DEIALDIA, 2025ekoa
Aurkezteko epea zabalik: 2026/01/09 - 2026/01/30 14:00
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 30ean bukatzen da, 14:00etan. 2026eko urtarrilaren 16ra arte: deialdian parte hartzeko interesa adierazteko. 2026ko urtarrilaren 22ra arte: AURREKONTU ERANSKINA igz.estatukodeialdiak@ehu.eus helbidera bidaltzeko.
-
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Proiektuak 2025
Aurkezteko epea itxita: 2025/03/17 - 2025/04/04 13:00
2026/01/09. Behin betiko ebazpenean akats zuzenketa
Albisteak
SGIkerrek drogak eta sendagaiak EMNren bidez karakterizatzeko tailer bat eman die Bilboko La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei (2017/01/25)
Lehenengo argitaratze data: 2017/01/25
Bilboko La Salle ikastetxeko lau ikaslek eta haien irakasle Ibai Lópezek "Caracterización de muestras de drogas y fármacos mediante Resonancia Magnética Nuclear (RMN)" tailerra egin dute UPV/EHUko Joxe Mari Korta eraikinean, Donostian, 2017ko urtarrilaren 18an, UPV/EHUko SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorren barruko Gipuzkoako Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko Unitatearen eskutik.
Laborategia ikusi eta hango ekipoak zeinen konplexuak diren, nola zaintzen diren eta nitrogeno likidoaren zenbateko karga duten erakutsi ondoren, teknikaren oinarriak, analisi motak eta laginak azaldu zitzaizkien. Laginak prestatzea zeinen zaila den uler zezaten, estupefazienteen zenbait substantzia (heroina, kokaina, estasia, anfetamina eta beste batzuk) aztertu eta haien emaitzak interpretatu zituzten.
Gainera, erakutsi zitzaien lagin solidoak nola prestatzen diren sendagaietako polimorfoak bereizteko, benetako laginak erabiliz.
Ikasleak denbora guztian adi-adi egon ziren, laginei eta analisiari buruzko galderak eginez.
Egitasmo hau UPV/EHUko SGIkerrek sortutako jarduera lerroaren barruan antolatu da, bigarren urtez, eta helburu du gazteenen artean karrera zientifikoetarako joera sustatzea, ikerkuntzaren hainbat alderdi erakutsita.
Irudi galeria
Info_LogosHome_Cofinanciadas_2018
Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:
