Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Fellows Gipuzkoa 2024
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/05/22 13:00) Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 22an bukatuko da, 13:00etan.
-
PRESTAKUNTZA BIDEAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO 2024ko DEIALDIA, IKERTALDE/IKERKETA PROIEKTU BATEN BALIABIDE PROPIOEKIN FINANTZATURIK
Aurkezteko epea zabalik (2024/04/23 - 2024/05/07) 22/04/2024:Deialdia argitaratu da
-
Ikertzaileen mugikortasuna, 30-150 eguneko egonaldietan (2023)
Aurkezteko epea zabalik
-
ETORKIZUNA ERAIKIZ GIPUZKOA TALDEAN 2024 PROIEKTUAK
Aurkezteko epea itxita (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/04/30 12:00) 2024/04/18- Deialdia argitaratu egin da
-
UPV/EHUn Azpiegitura Zientifikoa eta Funts Bibliografikoak erosi eta berritzeko laguntzak 2024
Aurkezteko epea itxita (2024/02/08 - 2024/02/29) 2024/04/18- Onartutako eskabideen zerrenda argitaratu egin da. 2024/02/07- Deialdia argitaratu egin da
Albisteak
SGIkerrek FECIES Goi Mailako Ikerkuntzaren eta Hezkuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko Nazioarteko XIII. Foroan parte hartu dute, Granadan, 2016ko uztailean (2016/09/26)
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/26
Granadako Unibertsitateak eta Jokabidearen Psikologiako Espainiako Elkarteak antolatutako XIII. FECIES Foroan izan ziren Maribel Arriortua SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Fátima Pastor SGIkerretako Zientziometria Unitateko kidea. Foroa ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean egin zen, Granadan, eta hala estatuko nola nazioarteko unibertsitateetako 600 lagun baino gehiago bertaratu ziren.
Foroan, Marina Villegas Ikerkuntzako Estatu Agentziako zuzendariak erakunde horren egitura eta funtzioak azaldu zituen. Bestalde, Demetrio Castro ANECAko CNEAIko koordinatzaile nagusiak hizpide izan zituen unibertsitate irakasleen ikerketa tarteak (seiurtekoak) eta akreditazioa ebaluatzeko irizpideak eta prozesuak.
Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerkuntzako errektoreordea UPV/EHUren ordezkari aritu zen eztabaida saioetako batean, unibertsitatean ikerkuntza indartzeko planak eta estrategiak aztertzen.
FECIES topaketan askotariko gaiak landu ziren: besteak beste, ikerkuntzaren ebaluazioa, Espainiako eta Europako Batasuneko doktoregoa, eta Espainiako unibertsitateek Europako ikerkuntza, kalitatea eta konbergentzia sustatzeko dituzten planak. Hala, foroan parte hartu eta hiru zientzia poster aurkeztu zituzten SGIkerrek, Jorge Hirsch, Philip Purnell, Gustavo Slafer eta Julio Bravo estatuko zein nazioarteko adituen eskutik.