Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Unibertsitate Ministerioaren doktoratu aurreko laguntzen deialdia: FPU 2025 programa
Aurkezteko epea zabalik: 2026/01/16 - 2026/02/14
-
FORMAKUNTZAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO DEIALDIA, IKERTALDE EDO IKERKETA PROIEKTU BATEN FUNTSEKIN FINANTZATURIK 2025-II
Aurkezteko epea itxita: 2025/10/15 - 2025/10/23
2026/01/19. Esleituen eta baztertuen behin-betiko ebazpena.
-
"Beatriz Galindo" doktoratu ondoko deialdia (MCIU 2025)
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2026/02/09)
"Interes adierazpenak" aurkezteko azken eguna : 2026/02/02 13:30 etan
-
ARLO PUBLIKOAREN ETA PRIBATUAREN ARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUEN DEIALDIA, 2025ekoa
Aurkezteko epea zabalik: 2026/01/09 - 2026/01/30 14:00
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 30ean bukatzen da, 14:00etan. 2026eko urtarrilaren 16ra arte: deialdian parte hartzeko interesa adierazteko. 2026ko urtarrilaren 22ra arte: AURREKONTU ERANSKINA igz.estatukodeialdiak@ehu.eus helbidera bidaltzeko.
-
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Proiektuak 2025
Aurkezteko epea itxita: 2025/03/17 - 2025/04/04 13:00
2026/01/09. Behin betiko ebazpenean akats zuzenketa
Albisteak
SGIker zerbitzuak "La Internacionalización de la Universidad: Asunto de Desarrollo Estratégico y Diferenciación Institucional" Nazioarteko III. Mintegian (2017ko maiatzak 17-19) izan dira Bartzelonan (2017/05/26)
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/26
Maria José Rodríguez eta Fátima Pastor, UPV/EHUko Ikerkuntza Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Zientziometria Unitatekoak, "Internacionalización de la Universidad: Asunto de Desarrollo Estratégico y Diferenciación Institucional" Nazioarteko III. Mintegian izan dira, Catalunyako Unibertsitate Politeknikoak (UPC) antolatutakoan 2017ko maiatzaren 17, 18 eta 19an, UPCren Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan, Bartzelonan.
Espainiako, Europako eta Amerikako unibertsitateetako ordezkariek parte hartu duten foro horretan azpimarratu denez, gaur egun unibertsitateen aukera estrategiko saihestezina da internazionalizazioa euren zereginei dagozkien jarduerak betetzean bikaintasuna bermatzeko, besteren artean, prestakuntzan, ezagutzaren sorkuntzan eta ezagutza horren zerbitzu eta aplikazioan txertatzen diren gizarteetan.
Hiru egunetan zehar hainbat hizlarik parte hartu dute erakunde eta unibertsitate hauek ordezkatuz: Catalunyako Unibertsitate Politeknikoa, Boston College, Herbehereetako Akreditazio Agentzia (NVAO), Catalunyako Kalitate Agentzia (AQU/ENQA), Unibertsitate arteko Garapen Zentroa (CINDA), eta Kolonbiako Javeriana Unibertsitate Pontifikoa eta Argentinako Quilmeseko Unibertsitate Nazionala. Bertan, internazionalizazioaren asmoa nabarmendu dute irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren kalitatea hobetzeko helburuz, non unibertsitateko estamentu guztiak sartu behar diren barnean.
Mugikortasunean soilik gauzatzetik harago, unibertsitateen inguruneetan gaur egun burutzen ari diren ekintza desberdinak azaldu dituzte (internazionalizazioa etxean, global studies, incoming ikasleak, summer school eta abar), curriculuma internazionalizatzea helburu hartuta gero eta interkulturalagoa, globalagoa eta interkonektatuagoa den mundu batean moldatzeko gai izango diren profesionalen eta herritarren prestakuntzan laguntzeko.
Info_LogosHome_Cofinanciadas_2018
Erakunde hauek finantzatutako jarduerak: