Mostrar menu
twitterFacebookBloggerlinkedinMeneame

Irakasleak

Ibon Alonso

I. Alonso

Fisikan doktore eta UPV/EHUko Fisika Aplikatua II Saileko irakaslea. Oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuko alorretan egiten du lan, besteak beste, espektroskopian, kristal likidoen propietate optikoetan eta mikro- eta nano-fabrikazioan. Zientzia materialetan eta beste diziplina batzuetako ikertzaileekin duen esperientzia dela-eta, molekulak ikusteko oinarrizko baldintza eta beharren inguruko ikuspuntu aberatsa du. Molekulen irudikatzea irakasgaia emango du.

Kepa Altonaga

Kepa Altonaga

Biologian doktore, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da. Bere espezialitateak taxonomia eta malakofauna iberiarraren banaketa dira. Zientziaren dibulgaziorako hainbat saiakera argitaratu ditu: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998), Armand David, pandaren aita (Elhuyar,2001), Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia-UPV/EHU, 2006), Darwin geurean (Pamiela, 2010), Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011), Back to Leizarraga (Pamiela, 2015). Zoologia orokorra irakasgaia emango du.

Mauricio Anton

Caracaseko "Centro de Enseñanza Gráfica"-n Arte Ederretan lizentziatua. Paleoartista profesional gisa lan egiten du 1980ko hamarkadaz geroztik. Besteak beste, Madrilgo Museo de Ciencias Naturales-eko Paleobiologia sailarekin kolaboratzen du. 2013az geroztik Ipar Botswanako sabanan "Big Cats" safaria antolatzen du, "Artea eta Zientzia" uztartzen duena. 2020an Basler Katedraren ohorea izan zuen East Tennessee State unibertsitatean. Graduondoan Ilustrazioa Paleontologian irakasgaia emango du. www

Vega Asensio

Vega Asensio

Biologian doktore, ilustrazio zientifikora eta zientzian aplikatutako diseinura dedikatzen da. Datuen irudikatzeari eta diseinuari buruzko ikastaroak ematen dizkie zientziaren munduko profesionalei. Bere ilustrazioak  artikulu zientifikoetan, tesietan, diapositibetan, liburuetan etab. argitaratzen dira nagusiki. Honako irakasgai hauetan hartuko du parte: Ilustrazio zientifikoaren metodologia, Diseinuari buruzko oinarrizko ezagutzak, Marrazki bektorial digitala. www linkwww

Jose Antonio Azpilicueta

Jose Antonio Azpilicueta

Arte ederretan lizentziatua, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Saileko irakasle titularra da. Irudigintzarekin, anatomiarekin eta komikiarekin loturiko ikasgaiak eman ditu. Azken urteotan  irakaskuntza eta pintura eta ilustrazioa aldizkatzen ibili da. Hainbat erakusketa egin ditu, taldekakoak zein indibidualak, eta baita ilustrazio esporadikoak eta asteroko kolaborazio bat ere, zehazki, prentsa idatzian agertutako komiki-tira bat. Ikastaro honetan Ilustrazio medikoa irakasgaian hartuko du parte, kanpo-anatomiari buruzko atalean.

Fernando Baptista

Fernando Baptista

UPV/EHUn arte ederretan lizentziatua, freelance ilustratzaile gisa lan egin zuen hainbat urtez El Correo egunkarira iritsi arte. 2007tik editore seniorra da National Geographic Magazine aldizkarian. 150 sari baino gehiago jaso ditu. Horien artean nabarmentzeko modukoa da Peter Sullivan saria, infografiako saririk gorenena. Horrez gain, bi aldiz izendatu dute Emmy saria jasotzeko saridungai. Ikastaro honetan Infografia irakasgaia emango du.

Naiara Barrado-Izagirre

Naiara Barrado-Izagirre

Fisikan doktore, egun Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasle dabil eta UPV/EHUko zientzia planetarioen ikerketa-taldeko kide da. Atmosfera planetarioetan aditua da. Berak idatzitako artikulu zientifikoak bere arloko aldizkari garrantzitsuenetan argitaratzen dira. Nazio mailako nahiz nazioarteko hogei kongresutan baino gehiagotan hartu du parte. Gainera, dibulgazio zientifikoan oso inplikatua dago irratian, blogetan, artikuluetan eta konferentzietan egindako lanaren bitartez. Astronomia irakasgaia emango du.

Meritxell Campos

Arte Grafikoetan eta Diseinuan titulatua da eta Ilustrazio Zientifikoan aditua, ilustrazio naturalisteta izanik bere gai gogokoena. Tresna tradizionalak erabiltzen ditu batez ere eta dibulgazio proiektu ugaritan parte hartu du. Ilustrazio zientifikoko tailerrak eta ikastaroak ematen ditu zentro eta ikastetxe desberdinetan 2015. urtetik. Hainbat sari jaso ditu ilustratzaile zientifiko gisa egindako lanagatik. Ikastaro honetan gouachearen teknika landuko da marrazki tradizionalaren irakasgaian. www

Jaione Cardas

Jaione Cardas

Psikologian lizentziatua eta psikobiologian doktore, neuropsikologo eta irakasle aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. Azken horretan klaseak ematen ditu egun. Horrez gain, eremu aplikatuan ere jardun du lan teknikoak eginez eta ebaluazio eta tratamendu psikologikora zuzendutako multimedia produktuen garapenean parte hartuz. Ikastaro honetan Diseinuaren oinarrizko ezagutzak irakasgaian hartuko du parte, irudien kognizioan zentratuz.

Fernando Cucchietti

Fernando Cucchietti

Argentinan fisikan doktore, AEBn eta Espainiako Instituto de Ciencias Fotónicas-en mekanika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen. Datu kuantitatiboen komunikazio bisualarekiko duen interesa oso presente egon da bere ibilbide zientifiko osoan zehar. Barcelona Supercomputing Centerren egiten du lan, eta bertan irudikatze zientifikoaz arduratzen den taldearen irakasle izan zen. 2012an talde horrek National Science Foundation erakundeak eta Science aldizkariak bideo zientifiko onenari emandako saria jaso zuen. Animazio irakasgaian parte hartuko du.

David de Cos

David de Cos

Fisikan doktore, UPV/EHUko Fisika Aplikatua II Saileko irakaslea da. Magnetoinpedantzian, frekuentzia altuko imantazio dinamikan, erresonantzia ferromagnetikoan, partikula hondarren dinamikan eta partikula azeleragailuaren osagaien diseinuan aditua da. Bere ibilbide profesionala dela eta, kalkulu bektorialerako, estatistikarako eta 2 eta 3 dimentsioetako errepresentazio grafikorako programen ezagutza zabala du. Datuen irudikatzea irakasgaiaren atal bat emango du.

Iñaki Dieguez

Amerikako Arkeologia eta Antropologian lizentziatua da Complutense Unibertsitatean, arkeologiako artista eta ilustratzaile historiko gisa lan egiten du. 2015ean ADARQ, Arkeologia Ilustratzaileen eta Ilustratzaileen Elkarte Nazionala eta SCHEMA aldizkari zientifikoa sortu zituen. Marrazki eta ilustrazio arkeologikoei buruzko ikastaro, tailer eta hitzaldi ugari eman ditu. Graduondoko ikasketa honetan ilustrazio arkeologikoen gaia emango du José Luis Solaunekin eta Pablo Serranorekin batera. www linkwww

Iñaki Irizar

Iñaki Irizar

Oviedoko Unibertsitatean biologian lizentziatua da zoologiako espezialitatearekin, eta urteetan zehar faunaren kudeaketa eta bilduma zoologikoen kontserbazioa uztartu ditu. Egun Bergarako Laboratorium museoko teknikaria da, eta bertan Bergarako Errege Seminarioaren bilduma historikoak aztertu, kudeatu eta baloratzen ditu. Erakunde hori XVIII. mendean sortu zen, eta Euskal Herriko zientziaren oinarria kontsidera daiteke. Museologia eta zientziaren historian duen esperientziagatik Komunikazio zientifikoa irakasgaiaren atal bat emango du.

Nerea Legarreta

Nerea Legarreta

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean doktorea da, zehazki, Irudigintza Sailean. Irakasle dabil teknika grafikoak eta litografia espezialitatean. Burutu dituen azken ikerketan irudiak egiteko oinarri berrien inguruan lan egin du. Horretarako, belar-zuntzak eta konpositeak aztertu ditu ezaugarri eta aplikazio ezberdinetako paperak sortzeko. Momentu honetan irakasle jardunean eta jardun artistikoan dabil, grafiko eta ilustrazio eremuan. Ilustrazio medikoa irakasgaian parte hartuko du, kanpo-anatomiaren atalean.

Uxune Martínez

Uxune Martínez

Deustuko Unibertsitatean soziologian lizentziatua, giza baliabideen kudeaketan eta komunikazioa espezializatu zen (MARHUM) UPV/EHUn eta enpresa-komunikazioan Mondragon Unibertsitatean. 11 urtez izan da Inguma datu-basearen arduradun, euskal komunitate zientifikoaren datu-basearena, hain zuzen. Egun Euskampus Fundazioan zientzia-difusioaren arduraduna da, zehazki, Kultura Zientifikoa eta Berrikuntzak Unitatean. Komunikazio zientifikoa irakasgaian hartuko du parte.

Eva Moraga

Eva Moraga

Madrilgo Complutense Unibertsitatean zuzenbidean eta arte ederretan lizentziatua, arte eta kultura arloetako profesionalei aholkularitza eta prestakuntza ematen die beren betebehar eta eskubideei buruz, eta baita beren jarduera profesionalarekin erlazionatutako gainontzeko aspektuei eta beren ibilbidearen garapenari buruz ere. Hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak ematen ditu hainbat erakundetan. Ilustrazio zientifikoaren profesionalizazioa irakasgairako irakasle perfektu bihurtzen du arteak eta kulturak bizi izan duten profesionalizazioaren inguruan duen jakintza zabalak. www

Jose Antonio Morlesin

Arte Ederretan Doktorea eta Irudigintza Saileko irakaslea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. Bertan, irudigintza, ilustrazio, komiki eta profesionalizazio irakasgaiak eman ditu. Bere ikerketa lerroak liburu azalen diseinuan, komikigintzan eta ilustrazioan ardazten dira. Erakunde desberdinekin kolaboratu du ilustrazio eta diseinu grafikoko proiektuetan, argitalpenen esparruan batez ere. Halaber, bere lan grafiko batzuk sarituak izan dira. Graduondoan Diseinu Grafikoko irakasgaian parte hartuko du.

Xabier Murelaga

UPV/EHUn geologian doktore, egun Estatigrafia eta Paleontologia saileko irakaslea da UPV/EHUn. fosilak aztertzera dedikatu du bere ibilbide zientifikoa. Irakaskuntzan esperientzi zabala dauka, eta azpimarragarria da dibulgazioaren alde egiten duen lana, izan ere, bere arloarekin erlazionaturiko hainbat hitzaldi eman ditu. Ikastaro honetan Ilustrazioa Paleontologian irakasgaian parte hartuko du.

Aitor Oñederra

A. Oñederra

UPV/EHUn eta Madrilgo Unibertsitate konplutensean arte ederretan lizentziatua, bere lan ospetsuen artean Hoy No Me Tengo Levantar musikala, El Corazón de Sergio Ramos dokumentala eta I Said I would never talk about politics film laburra daude. Gaur egun, ikus-entzunezko sormen eta ilustratzaile gisa lan egiten du, Animadeba Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren zuzendaria da eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakaslea da. Ikastaro honetan animazioa emango du.
 

Maren Ortiz Zarragoitia

Maren Ortiz Zarragoitia

Zelulen biologiako irakasle eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF) Dekanorde, ZTFko hiru gradutan Zelulen Biologia, Ehunen Biologia eta Zelulen Biologia Molekularra irakasgaiak ematen ditu. Hainbat mintegi eman ditu Europako eta Latinoamerikako zenbait unibertsitatetan, eta gaur egun ZTFko ikasleen mugikortasun programak koordinatzen ditu. Ehunen Biologia sareko liburuaren egileetako bat da. Zelulen biologiaren eta histologiaren inguruan dituen ezagutzengatik Ilustrazio medikoa irakasgaia emango du.

Santiago Pérez-Hoyos

Santiago Pérez-Hoyos

Fisikan doktore eta UPV/EHU Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaile, atmosfera planetarioetako garraiatze erradioaktiboa aztertzen du. 50 bat argitalpen ditu beste autore batzuekin batera, eta mila aipamen baino gehiagorekin h=21 parametroa du. Gainera, dibulgazio zientifikoaren alde egiten du lan irratian, blogetan, dibulgazio artikuluetan eta herrialde osoan zehar ematen dituen konferentzietan. Horrez gain, 2016an Bilbon antolatu zen Pint of Science hitzaldi-zikloko antolatzailea izan zen. Ikastaro honetan Komunikazio zientifikoa irakasgaia emango du.

Carles Puche

C. Puche

Mundu mailan estimatuta, ilustratzaile honek hogei urte baino gehiago daramatza ilustrazio zientifikoko ikastaroak ematen hainbat erakunde eta unibertsitatetan. Mundo Científico, National Geographic, El Temps, Mètode, Ciència, Medi Ambient eta Boutelou argitalepenetan parte hartu du bere marrazkiekin. Junceda 2010 saria jaso zuen ilustrazio zientifikoaren kategorian eta hainbat erakusketan komisario izan da. Marrazketa tradizionaleko irakasgaian Tinta eta Akuarelaren atalak emango ditu. www

Guillermo Roa

Kimikan doktorea eta zientzia-dibulgatzailea da Elhuyar Fundazioan. Komunikabideetako formatu askotan egin du lan: prentsa idatzian, interneten, irratian eta telebistan. Eta ia 20 urtez erabili du ilustrazioa bere lanen alde grafikoan, 3d animazioa barne. Gaur egun, bere lanak ETBko Teknopolis programaren atal bat ilustratzen du. Ikastaro honetan 3D irakasgaia emango du.

Nacho Rodríguez

Nacho Rodríguez

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakasle, 2008an bere doktore-tesia aurkeztu zuen: Artes visuales y Cultura libre, Una aproximación Copyleft al arte Contemporáneo. Artista gisa, SEACeko kide izan da (Selección de Arte de Concepto y Fundación Rodríguez),eta hainbat erakusketa eta proiektutan hartu du parte, hala estatuan nola nazioartean, gehien bat kultura garaikidearekin erlazionaturik egon direlarik. Copyleftaren inguruan dituen ezagutzengatik, Profesionalizazioa irakasgaia emango du.

Manuel Romera

Manuel Romera

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Immunologiako Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Oftalmologiako espezializazioa Vall d’Hebron ospitalean, non neuroftalmologia eta kirurgia orbitarioa lantzen duten. 2013tik egiten du lan ilustrazio mediko, anatomiko, kirurgiko, molekular eta infografikoan. Aurkezpen eta komunikazio zientifikoari buruzko aholkularitza ere ematen du. Kekulé Editorial Zientifikoko diseinu editorialeko arduraduna da. Ikastaro honetan Ilustrazio medikoa irakasgaia emango du. www

Jonathan Rubines


Biologian lizentziatua eta Animalien Biologiako Ikerketa Aurreratuen Diplomatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaritzan eta Komunikazio Zientifikoan Unibertsitate espezialista UNEDen. Esperientzia zabala du Babestutako Natur Esparruetako kudeatzaile gisa. Bertoko kontserbazio eta garapen sozioekonomikoko proiektuetan lan egiten du eta ingurumen hezkuntza eta komunikaziorako programak burutzen ditu. Argitalpen informatiboetan parte hartzen du. Graduondoko Komunikazio Zientifikoko irakasgaiaren zati bat emango du.
 

Eduardo Saiz

E. Saiz

Biologoa eta ilustratzaile zientifikoa, lanbidea abenturatzat hartzen du. Abentura horretan munduari begiratzen dio, eta asko disfrutatzen du ikusmiran ibiliz eta bere irudien bitartez ikasitakoa transmitituz. Natura, anatomia, paleoantropologia, arkeologia eta etnografiari loturiko ilustrazioak egin ditu argitalpen zientifiko edo dibulgatiboetarako eta museografiarako. Hainbat arte-eskola eta unibertsitatetan eman ditu ilustrazio-ikastaroak, eta bere lanagatik hainbat sari jaso ditu. Ikastaro honetan marrazketa tradizionalaren barruan grafitoaren teknika irakatsiko du.

Isabel Salcedo

Isabel Salcedo

UPV/EHUn biologian doktore, egun Botanikako irakasle titularra da UPV/EHUn. 1983tik onddoak aztertzera dedikatu du bere ibilbide zientifikoa. Esperientzia handia du irakaskuntzan, batez ere biologian eta graduondokoetan. Era berean, azpimarragarria da dibulgazioaren alde egiten duen lana, izan ere, bere arloarekin erlazionaturiko hainbat hitzaldi eman ditu. Ikastaro honetan landareen eta onddoen morfologiari buruzko oinarrizko ezagutzak emango ditu Botanika orokorra irakasgaian.

Jaume Serra

Jaume Serra 90ko hamarkadatik profesionalki kasetaritzara dedikatzen da. Latinoamerika eta Europako hainbat hedabideen zuzendari edota aholkulari-grafikoa izan da, besteak beste, La Vanguardi egunkariaren Zuzendaria izan da. Infografia-kasetaritzaren erreferente internazionalalez ezaguna, bere lanagatik hainbat sari jaso ditu: Society for News Desing, Malofiej eta Laus sariak besteak beste. Graduondoan infografiako irakasgaian parte hartuko du. www

Pablo Serrano Basterra

Geografia eta Historian lizentziatua, bere lanbide profesionala garatzen du fotogrametria eta 3D diseinu teknikak aplikatuz. Los Bañales, Alto de la Cruz-Cortes, Nafarroa eta Santa Criz de Eslava 3D Museo Birtualen arduraduna da, berregiketak lanak eta bideo-tour birtualak egiteaz gain, ikerketa taldeekin lankidetzan aritzen da. Gainera, Burgoseko Unibertsitate irekian irakasten du. Graduondo honetan ilustrazo arkeologikoaren irakasgaian parte hartuko du, fotogrametria teknika landuz. www

Jose Luis Solaun

J. L. Solaun

Arkeologian doktore eta UPV/EHUko Arkeologia irakasle, arkeologia historikoaren eta ondare kulturalaren inguruan ikertzen du. Bere proiektuak arkitekturaren arkeologiaren gaiaren barruan kokatzen dira. Horien artean azpimarragarrienak Vitoria-Gasteizko Andre Maria Katedralaren eta Portillako monumentu-multzoaren zaharberritzeak dira. Azken horrek Premio Hispania Nostra 2016 saria lortu zuen. Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat argitalpen kaleratu ditu. Ilustrazioa arkeologian irakasgaiaren atal bat emango du.

Begoña Vicario

Begoña Vicario

UPV/EHUn arte ederretan lizentziatua, animazioa ikasi zuen Moskuko Pilot estudioan Alexander Tatarskiren zuzendaritzapean. Bere ibilbide profesionalean zehar, zinemaldi garrantzitsuetarako hautatuak izan diren hainbat laburmetrai zuzendu eta ekoiztu ditu. Horietako askok sariak lortu dituzte, besteak beste, Goya sari bat. Egun errealizadore eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakasle lanak uztartzen ditu. Ikastaro honetan Animazioa irakasgaia emango du.

Jose Luis Solaun

J. L. Solaun

Arkeologian doktore eta UPV/EHUko Arkeologia irakasle, arkeologia historikoaren eta ondare kulturalaren inguruan ikertzen du. Bere proiektuak arkitekturaren arkeologiaren gaiaren barruan kokatzen dira. Horien artean azpimarragarrienak Vitoria-Gasteizko Andre Maria Katedralaren eta Portillako monumentu-multzoaren zaharberritzeak dira. Azken horrek Premio Hispania Nostra 2016 saria lortu zuen. Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat argitalpen kaleratu ditu. Ilustrazioa arkeologian irakasgaiaren atal bat emango du.

Néstor Vegas

N. Vegas

Geologian doktore, UPV/EHUko Geodinamika Saileko ikertzailea da. Geologia estrukturalean, arroka igneoen petrologian eta paleomagnetismoan espezialista da. Hainbat argitalpen ditu, eta berak egiten ditu horietan agertzen diren ilustrazioak. Gainera, landa-lan handia egin du hainbat eremu geodinamikotan, besteak beste, Afrika mendebaldeko kratoian, Ande mendietan eta Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean. Lurraren zientziak irakasgaiko beharrak eta aukerak azalduko ditu.

María Viñas

Vigoko Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziaduna. Ikasketak bukatutakoan, Bartzelonara joan zen eta bertan ilustratzaile autonomo gisa hasi zuen ibilbidea, ilustrazio mediko eta zientifikoan espezializatuta. Marrazketa irakasle gisa aritu zen Bartzelonako Ikerketa Aurreratuen Partzuergoan, mundu mailako ospe handiko hainbat unibertsitatek garatutako lankidetza-ekimena. Gaur egun medikuntzaren profesionalentzako, argitaletxeentzako eta farmazeutika bai nazional bai internazionalentzako lan egiten du. Marrazki digital matrizialeko irakasle izango da. www