Aurkezpena

UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTK-FCT) Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Sailak, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística-ren (EUSTAT) parte-hartzearekin batera, "Inkesten eta Esperimentuen Kabia" izeneko lehiaketarako deialdia egin dute. Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleei zuzenduta dago.

Helburuak

  • Estatistika, Probabilitatea eta Ikerkuntza Operatiboaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea unibertsitatetik kanpoko hezkuntza mailetan. 
  • Ezagutzetan eta gaitasunetan sakontzea, bai eta Estatistikak bizitza errealean eta irakaskuntza diziplina guztietan daukan garrantzia eta erabilgarritasuna zabaltzea ere.
  • Ikasleen artean Estatistikarekiko interesa piztea, ia zientzia guztietan funtsezkoa den tresna gisa.
  • Estatistika proiektu bat egiteko eman behar diren urratsekin trebatzea ikasleak.
  • Inguratzen gaituzten estatistika informazioak interpretatzen ikastea eta izpiritu kritikoa sustatzea.