Aurrez aurreko saioa

Aurrez aurreko saio bat burutuko da kategoria bakoitzean aukeratutako lan onenekin, bertan egileek euren lana aurkezteko aukera izango dute. Maiatzaren 17an jakinaraziko da zein diren kategoria bakoitzeko lan onenak eta beraz, aurrez aurreko saioan parte hartuko dutenak.

Ikasleek 10 minutu izango dituzte euren lanak aurkezteko eta amaitzerakoan epaimahaiak galdera ezberdinak egingo dizkiete eta aurkezpen hau ere ebaluatuko da. Saio hau 2024ko maiatzaren 31ean egingo da. Aurkezpenak aurrez-aurrekoak izango dira. 

Epaimahaiaren erabakia aurkezpen guztiak egin ondoren emango da jakitera. Kategoria bakoitzeko talde irabazleak Euskal Autonomi Erkidegoko parte hartzailea izateko aukera izango du estatu mailan SEIOk antolatzen duen fase nazionalean.

 

 

 

 

Irudia