Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nola ikasten duen makina batek ikusten duena interpretatzen.

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/13

Irudia

Ignacio Argandak, Fakultateko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saileko irakaslea eta Ikerbasque ikertzaileak, aurpegi bat ikusi ondoren adina eta edertasuna iragartzeko neurona-sareak nola entrenatzen dituzten azalduko du.

Ordenagailu bidezko ikusmenari eta ereduen aurkikuntzari buruzko bere ikerketa-taldeak ikaskuntza automatikoko teknikak garatzen ditu, makinei ikusten dutena ulertzen irakasteko. Aurrerapen handia da adimen artifizialean, ikusmena, gizakien kasuan bezala, funtsezko faktorea baita ingurunea ulertzeko.