Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Adimen Artifiziala eta Euskal Wikipedia

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/04

Irudia

Wikipediak dioenez “Adimen artifizialaren helburu nagusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izan dituzten betebeharrak betetzean datza baita izaki bizidunen eta bereziki gizakien garunaren eta bere funtzionamenduaren ulermena areagotzea”.

Eusko Jaurlaritzak eta EHUk babesten duten Hezkuntza proiektuari esker, egun ezagutzen diren mineral guztiak (5.500 mineral) Euskal Wikipedian daude.

Guzti hori lortu ahal izateko, ezinbestekoa izan da tratamendu automatikoak egitea. Euskal Wikipediako Galder Gonzalezek lan gogorra egin behar izan du. Hemen aurkitu dezakezu bere lanaren aurkezpena (Mineral guztiak euskaraz edo automatizazioaren mugara nola iritsi).

Laburtuz, lan ikaragarria eginda, modu erdi-automatikoan... Esan bezala, egun ezagunak diren mineral guztiak (5.500 mineral) Euskal Wikipedian daude urtebete geroago, eta oraingoz euskarazkoa da mineral guzti-guzti horiek dituen Wikipedia bakarra.

Horretarako Xabier Garmendia Diaz Informatika Fakultateko  ikasleak, automatikoki hartu zituen mineral guzti horien datuak, Olatz Perez de Viñasprek egindako terminologiaren itzulpen automatiko sistema erabili zen mineralak euskaraz jartzeko.

Urrian azalduko da lan informatiko hori Informatikari Euskaldunen Bilkuran.

Hemen daude erabilitako programak: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:EUmineralbot

Txin-txin! A ze poza!

Wikipediako Hezkuntza Proiektuan Ikasleekin egiten duguna oso baliagarria da :-))