Breadcrumb

Eduki publikatzailea

ALDAPA ikerketa-taldea IABiomed-net sarean egongo da.

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/05

Irudia

UPV/EHUko Informatika Fakultateko  ALDAPA taldeak (Algorithms, Data Mining and Parallelism), Raquel Martínez eta Javier Muguerza ikertzaileek ordezkatuta, Biomedikuntzako Adimen Artifizialari buruzko IABiomed-net (IABnet) ekimenean parte hartuko du.

Ikerketa-ibilbide luzea egin duten biomedikuntzari aplikatutako Adimen Artifizialaren arloko hamahiru ikerketa-talderen arduradunak elkartu ziren urtarrilaren 27an Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Biomedikoaren Zentroan. Jardunaldian, Biomedikuntzaren esparruan AA sendotzeko Espainiako jarduera-ildoei buruz eztabaidatu zen, eta IABiomed-net sarea osatzen duten ikerketa-taldeen arteko lankidetzak estutzeko estrategiak zehaztu ziren. Era berean, sarearen funtsezko helburua da biomedikuntzaren arloan AA ezartzeak dakartzan gizarte-erronka handiak direla eta, herritarrek egiten dituzten eskaerei erantzutea.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatzen du sarea, eta, oinarrian, Espainiako I+G+B talde guztien eragile integratzaile eta inklusibo gisa jarduteko konpromisoa du, eremu biomedikoko arazoak konpontzeko adimen artifizialeko teknologiak aplikatzeko (ikaskuntza automatikoa eta lengoaia naturalaren prozesamendua barne).

ALDAPAri buruz: Talde honek bere ikerketa-ibilbidean, Informatika Fakultateko beste hainbat talderenean bezala, adimen artifizialean duen ezagutza osasunaren eta interakzio alternriboraren esparrura aplikatu du. Zehazki, ALDAPA taldeak urteak daramatza seinale fisiologikoen analisiari buruz ikertzen (Physiological computing), hala nola bihotz-erritmoa, izerdi-maila, elektroentzefalograma-seinaleak eta abar; hainbat testuingurutako pertsonen estres-egoerak edo erlaxazio-egoerak detektatzeko, edo seinale horiek mugitzeko eta/edo ezgaitasun intelektualen aurrean interakzio alternatibo gisa erabiltzeko. Ikerketa-lerro honek, adibidez, ezgaitasunen bat izan edo ez, egoera emozionala kontrolatu behar duten pertsonak monitorizatzen laguntzen du, konplikazioak saihesteko edo errehabilitazio- eta/edo ikaskuntza-prozesuak optimizatzeko.

@iabiomed_net