Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Calculating Ada: The Countess of Computing

Adaren inguruan zeuden makinak, pertsonak eta bestelako gertaerak ikusi ahal izango ditugu "Calculating Ada: The Countess of Computing" dokumentalean, urriaren 9an, Ada Lovelace egunean, Ada Lovelace aretoan, arratsaldeko 15:00etan.

Ada, berdin dio zein abizen jartzen diogun, aitarena (Byron), senarrarena (King) edo senarraren tituluarena (Lovelace), Ada da. Ez da bakarrik lehen konputagailu programa idatzi zuen pertsona, Adak konputazioan etortzeko zegoena aurreikusi baitzuen gertatu baino 100 urte lehenago!

Babbagek zein Manabreak (Makina analitikoaren deskribapen ezin zehatzagoa egin zuenak) matematikarako makina deskribatzen zuten. Adak ordea, aurreikusi zuen makina horrek eta bere ondorengoek zenbakiekin aritzeaz gain beste motatako datuekin aritzeko kapazak izango zirela, adibidez, musika egiteko ere kapazak izango zirela!

Adak irudimen handia zuen eta irudimen hori bere kemenarekin eta ezagutzarekin nahasturik iraultza eragingo zuen pertsona bilakatu zuten.

Dena den edozein pertsonaren bizitzan bezala, Adarenean ere izan ziren puntu beltzak.

Zeintzuk? Etorri gurekin dokumentala ikustera!