Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego tesiaren defentsa: Designing Learning Tools in the AI Era: Developing for Design Science Research in PhD Education

Egilea: Xabier Garmendia Díaz

Izenburua: Designing Learning Tools in the AI Era: Developing for Design Science Research in PhD Education

Zuzendariak: Oscar Díaz García / Maider Azanza Sese

Eguna: 2025eko ekainaren 23an
Ordua: 10:30h
Lekua: Ada Lovelace aretoan (Informatikako fakultatean)

Abstract:

"Ikaskuntzaren teoria tradizionalek ikaskuntza prozesu integratzailetzat jotzen dute maiz; prozesu horretan, ikasleek informazio berria aurretiko ezagutzekin lotu behar dute. Adimen Artifizialeko (AA) teknologien presentzia gero eta handiagoak, eta bereziki Hizkuntza Eredu Handiak (LLM, ingelesezko siglengatik), ikasteko tresnen esparrua eraldatzen ari da, irakurketa tradizionaletik prompting teknika interaktiboetara igaroz. Ikaskuntzaren ikuspegitik, doktorego-ikasketak nabarmen bereizten dira aurreko prestakuntzatik, ikerketa autonomoa, ezagutza berriaren sorkuntza eta pentsamendu kritiko aurreratua eskatzen baitituzte, zuzeneko irakaskuntza minimoarekin. Gainera, Diseinuaren Zientziaren Ikerketa (DSR, ingelesezko siglengatik) metodologia gisa erabiltzean, doktoregaiek zailtasunak izan ohi dituzte arazo praktikoen konplexutasunak atzemateko eta irudikatzeko, bai eta praktikan eragin handiko ekarpenak egiteko beharrezkoak diren aukerak eta mugak ulertzeko ere.

Action Design Research (ADR) metodologia erabiliz eta 2x2 sailkapen-matrize batek gidatuta, tesi honek doktorego-ikasketetako funtsezko hiru jarduera babestea du helburu: ezagutzaren irudikapena, arazoaren mugaketa eta idazketa. Aipaturiko matrizeak ezagutzaren irudikapena bi ardatzetan antolatzen du: informazio berria (dokumentuak edo LLMak) eta aurretiko ezagutza (testua edo diagramak). Tesi honen emaitza gisa, hiru web-luzapen diseinatu dira: Concept&Go, Chatin eta PrompTeX."