Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego tesiaren defentsa: Improving User Experience in Human-Robot Collaboration Through Mutual Understanding

Egilea: Ane San Martín Igarza

Izenburua: Improving User Experience in Human-Robot Collaboration Through Mutual Understanding

Zuzendariak: Elena Lazkano / Johan Kildal

Eguna: 2025eko uztailaren 18an
Ordua: 11:00h
Lekua: Ada Lovelace aretoa (Informatikako fakultatea)

Abstract:

"Robotak ingurune industrialetan integratzeko joera areagotzen doa: zeregin errepikakorrak automatizatu dira, eta gizakiekin interakzioa eskatzen duten lankidetza-sistemak ezarri dira. Industria 5.0 delakoa aurrera doa eta bertan, produktibitatea baino areago jartzen da fokoa. Robota eta gizakiaren arteko lankidetzan, erabiltzaileak elkarrekintza hortan duen esperientzia optimizatzea du helburu. Hori lortzeko, funtsezkoa da gizakien eta roboten arteko elkar ulertzea sustatuko duten tresnak garatzea.

Gaur egun, robotaren egoerari buruzko informazio urriak eta bi aldeen arteko komunikazioa zailak ziurgabetasuna eta estresa sortzen dute langileengan. Arazo hori bereziki nabarmena da robotek erabiltzailearen segurtasuna bermatzeko kontrol osoa duten lekuetan, eta horrek ziurgabetasunez betetako inguruneak sortzen ditu, erabiltzailearen esperientzian (UX) eragin negatiboa dutenak. Gainera, ikerketa arloak erabiltzaileei informazioa ematearen edo atxikitzearen eraginak aztertu dituzten arren, arreta gutxi jarri da partekatutako informazio kantidadeak elkarrekintzan duen eraginean. Era berean, ikerketa gehienak erabiltzailearen segurtasuna bermatzera bideratu dira, baina lankidetza benetan eraginkorra lortzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak babesteaz gain, robotei beren beharrak ulertzen lagunduko dieten sistemak garatzea.

Lan honen helburu nagusia HRCn UX hobetzea da, adimen artifizialean (AI) eta errealitate areagotuan (AR) oinarritutako tresnak garatuz, gizakien eta roboten arteko elkar ulertzea errazteko. Hori lortzeko, ikerketa hiru ildo nagusitan egituratzen da:

Gizakiak robotari ulertzen dio: Lehen ikerketa-lerro honetan, errealitate mistoko (MR) informazio moduanitzak (audioa, ikusizkoa eta ikus-entzunezkoa) erabiltzaileen segurtasun- eta kontrol-pertzepzioa nola hobetu dezakeen aztertzen da, robotaren ekintzei buruzko ziurgabetasuna murriztuz. Emaitzek adierazten dutenez, hiru moduak eraginkorrak dira erabiltzaileak bere egoeraz jabetzeko. Desberdintasun nabarmenenak UXean ematen dira.

Bi noranzkoko komunikazioa: Bigarren ikerketa-ildoa gizakien eta roboten arteko informazio-truke arina ahalbidetzen duen egitura bat garatzean oinarritzen da, eta, horrez gain, informazio-maila esplizitu desberdinek errendimenduan eta UXean nola eragiten duten aztertzen du. Emaitzek erakusten dute emandako informazio kantidadeak eragin zuzena duela errendimenduan, UXean eta erabiltzaileek robotarekin kolaboratzeko duten prestutasunean.

Robotak gizakiari ulertzen dio: Egungo HRC eremuetan, laguntza behar dutenean erabiltzaileek nola jokatzen duten ulertzea da azken ikerketa-ildoaren helburua. Erabiltzailea trabatuta dagoenean eta laguntza behar duenean egoerak modu autonomoan identifikatzeko ereduak garatu dira, zeinak ez duten esku hartze espliziturik eskatzen. Eredu horiek ikasketa automatikoko teknikak erabiltzen dituzte, seinale kognitibo eta afektiboetan oinarrituta. Emaitzek erakusten dutenez, erabiltzaileek askotan zailtasunak izaten dituzte laguntza eskatzeko, epaiketa sozialaren beldur direlako edo besteei traba egin nahi ez dietelako. Emaitzek iradokitzen dute giza laguntza, laguntza robotikoarekin ordezkatzeak, oztopo horiek murriztu eta esperientzia orokorra hobetu dezakeela. Aldi berean, erabiltzaileak noiz dauden trabatuta identifikatzeko garatu diren bi ereduek potentzial handia dute, etorkizuneko robot asistentzial proaktiboen garapenerako bidea erraztuz.

Aurkikuntza horiek ingurune industrial intuitiboagoak eta eraginkorragoak garatzen laguntzen dute, non gizakiak eta robotak erraz aritzen diren lankidetzan. EA eta AA integratzean, HRCn experientzia orokorra hobetzeko soluzio berritzaileak ematen ditu, komunikazio naturalagoa sustatuz, karga kognitiboa murriztuz eta zereginak egiteko eraginkortasuna hobetuz."