Breadcrumb

Eduki publikatzailea

IXA taldeak BBVAk ematen duen ikerketa laguntza lortu du

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/31

Irudia

Aurkeztu diren 618 eskaeretatik bost arlotan banatuta. Zehazki, Big Dataren arloan, guztira aurkeztutako 97 eskaeretatik aukeratutako 5 proiektuetako bat Eneko Agirre buru duen proiektua da. Proiektu honen helburu nagusia honakoa da: Deep Learninga eta testu bilduma handiak erabiliz, ingelesezko testuen prozesamenduan dagoen ezagutza beste hizkuntza batzuetara transferitzea, gaztelaniazko, katalanezko, euskarazko eta galizierazko testuen ulermena hobetzeko. Ikerketa arlo hori, Lengoaia Naturalaren Prozesamendua deiturikoa, adimen artifizialaren parte da, izan ere, ordenagailuek testuen esanahia ulertzea du xede. Arlo horrek aplikazio oso ezagunak sortu ditu, adibidez: itzulpen automatikoa eta Interneteko bilaketak. Gaur egun, ingelesa da baliabide gehien dituen hizkuntza, hau da, programa batzuek hizkuntza hori aztertu eta testu fluxu handietatik aplikazio zehatz baterako behar den jakintza ateratzen dituzte. Ikerketa talde horrek ulermen hori gaztelania, katalan, euskara eta galizierara estrapolatu nahi du.

ZORIONAK: Eneko Agirre, German Rigau, Rodrigo Agerri, Nora Aranberri, María Jesús Aranzabe, Arantza Díaz de Ilarraza, Itziar Gonzalez, Gorka Labaka, Maite Oronoz, Mikel Artetxe eta, Olatz Perez de Viñaspre.