Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Diploma banaketa 2018/19

Irudia

Ostiralean, urriaren 18an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko areto nagusian, UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako, eta Informatika Ingeniaritzako Graduko 2018-2019 promozioko ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da. Informatika Ingeniaritzako Graduko VII. promozioa eta Masterreko III promozioa izango da.

Nekane Balluerka Errektorea  eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko Dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Halaber, Itziar Cortes Etxabek, Fakultateko ikasle ohia eta Elhuyarreko itzulpengintza-teknologien arduraduna, hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan espediente onenei diplomak emango zaizkie Aitor Ormazabal Oregi eta Maite  Urra Gorospe Informatika Ingeniaritzako Gradukoa eta Ignacio Pastor Coello  Masterreko II.

Jarduera amaitzeko, EHUko koroa arituko da.