null

J. Diez ikasleak bere GrALean burutu duen web-aplikazioak minbizi esofa-gastrikoen inguruko praktika klinikoa hobetzen lagunduko du

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/15

 

Joan den uztailaren 1ean, Jon Diezek bere GraLA defendatu zuen: “Creación de un REgistro NAcional de pacientes intervenidos de Cáncer de Esófago (RENACE) para la Asociación Española de Cirujanos”. Proiektu horrek Euskadiko Sendagaien Ikerketarako Etika Batzordearen oniritzia izan du, eta, haren bidez, gaixotasun hori duten gaixoen jarraipenaren praktika klinikoa hobetu nahi du. Garatutako web-aplikazioak aukera ematen du aurreko, zahar eta mugatutako pazienteen erregistro bateko datuak migratzeko, gaixo berriak sartzeko eta haien informazioa eguneratzeko. Hala ere, benetan berria dena, bederatzi ospitaletan operatutako pazienteen datuen konparaziozko txostenak eta grafikoak dinamikoki sortzea da. Ospitale horietako medikuek aplikazioa probatu dute, eta aplikazioaren batez besteko interesa 9,7koa adierazi dute 10etik.

Ikusi GrAL honen zein uztailean defendatutako beste GrALen posterrak hemen