Eduki publikatzailea

Arrakasta Informatika Fakultatean antolatutako XARE jardunaldian

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/18

Irudia
Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da XARE proiektuaren helburu nagusia. Atzo, zazpi zentrotako  (Easo Politeknikoa LHI, Nazaret Zentroa, IES Zubiri-Manteo eta Zubiri-Mateo Zikloa, Elizaran ikastetxea, Ekintza ikastola eta Antigua-Luberri BHI) batxilergoko lehenengo mailako 487 ikaslek bisitatu zuten Informatika Fakultatea. Zortzi lan praktiko eskaini zitzaizkien laborategi desberdinetan:
  • Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak.
  • Bideomappinga: errealitatea areagotu objektuen proiekzioak geometriara doituz.
  • AppInventor: Android mugikorretarako aplikazioak sortzeko zerbitzua.
  • Errealitate birtualera hurbildu.
  • Harremanak 3.0: emaidazu ‘like’ bat.
  • Arduino: elektronika interaktiboaren munduan hasteko.
  • 3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu.
  • Raspberry Pi: plaka-ordenagailu txiki eta merkeak.

Gainera, fakultateko irakasle eta ikertzaile den Olatz Arbelaitzek "e-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin" hitzaldia eman zuen.

Informazio gehiago: DV, Hirutxulo, Hamaika Tb