Informatika Fakultateko gobernu organuak
Dekanotza taldea
Fakultateko zuzendaritza-taldea kide hauek osatzen dute: Dekanoak, Akademia Idazkariak, eta bi Dekanordek (Akademia Antolakuntza, eta Kanpo Harremanak eta Ikerketa); horrez gain, ikastegiko Teknikaria eta dekanoaren Idazkaria kudeaketa lanetan aritzen dira. Dekanotza-taldearen agintaldia lau urtekoa da eta sufragio unibertsal haztatuaren bidez aukeratzen da. 2021eko irailetik aurrera, kide hauek osatzen dute fakultateko dekanotza:
Kargua | Izena | Telefonoa | |
---|---|---|---|
Dekanoa | Alexander Mendiburu | 943 018026 | |
Akademia Idazkaria eta Euskara Arduraduna | M. Carmen Hernández | 943 018028 | dif.akademia-idazkaria@ehu.eus |
Akademia Antolakuntzako Dekanordea | Nerea Ezeiza | 943 018029 | dif.akademia-antolakuntza@ehu.eus |
Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako Dekanordea | Borja Calvo | 943 018030 | dif.kanpo-harremanak@ehu.eus |
Dekanotzako idazkaria |
Elixabete Mendizabal |
943 018027 | e.mendizabal@ehu.eus |
Ikastegiko teknikaria | Lorena Pérez-Lafarga | 943 015563 | lorena.lafarga@ehu.eus |
Fakultate batzarra
Fakultateko kide anitzeko gobernu-organo nagusia da. Fakultate Batzarrak ikastegiaren bizitza akademikoan eragina duten oinarrizko erabaki guztiak hartzen ditu. 29 pertsonek osatzen dute Batzarra gaur egun:
Dekanoa, 2 Dekanordeak eta Akademia Idazkaria.
Administrazio burua: B. Anabitarte.
Irakasle eta ikertzaileen 16 ordezkari: M Oronoz, J Makazaga, O Arbelaitz, E Agirre, A Zelaia, M Arrue, J Muguerza, MC Hernández, JI Martín, I Usandizaga, A Irastorza, TA Pérez, R Arruabarrena, JM Pikatza, O Perez de Viñaspre eta JA Pascual.
Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen 2 ordezkari: A Loiti eta M Roca.
Ikasleen 6 ordezkari: Y Antolín, S de la Cruz, L Estanga, L Hernández, A Méndez eta A Sín.
Batzordeak
Ikastegiko kudeaketa batzordeen bidez ere egiten da, beti ere Fakultate Batzarreko kontrolpean. Hauek dira batzorde nagusiak.
• Akademia Antolakuntzako Batzordea
Batzorde honetan irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira. Hauek dira kideak: Akademia Antolakuntzako Dekanordea eta Akademia Idazkaria; sailetako zuzendariak edo eskuordetzen duten pertsonak (O. Arregi, M. Hermo, A. Murua); Fakultate Batzarreko bi irakasle (J. Makazaga, JI. Martín); eta Fakultate Batzarreko bi 2 ikasle (S. de la Cruz eta Y. Muñoz).
• Kalitate Batzordea
Titulazioaren jarraipenaz, kalitate-prozesuez eta abarrez arduratzen da. Hauek dira kideak: Dekanoa, Akademia Antolakuntzako Dekanordea, eta Akademia Idazkaria; Fakultateko Teknikaria; Gradu eta Masterren koordinatzaileak (A.I. González, J. Makazaga, A. Arruti, B. Calvo, M. Oronoz) eta espezialitateen koordinatzaileak (J.A. Pascual, J. Ceberio, J. Iturrioz); hiru irakasle (A. Irastorza, G. Azkune, J. Muguerza); eta ikasleen bi ordezkari (L. Estanga eta L. Hernández).
• Gradu Amaierako Lanen Batzordea
Kideak: Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzarako dekanordea; Ikastegiko teknikaria; hiru irakasle (M. Azanza, J.I. Martin, J. Makazaga); eta ikasleen ordezkari bat (S. de la Cruz).
• Epaimahai berezia (konpentsazioak)
Irakasgaiak konpentsatzeko eskaerak kudeatzen ditu. Epaimahaiburua: Dekanoa (dekanotzako edozein kiderengan eskuordetu dezake); gainerako sei epaimahaikideak sei irakasle dira, jakintza arlo desberdinetakoak: O. Arregi (KAT), A. Soroa eta I. Inza (KZAA), O. Díaz eta J.M. López (LSI). Epaimahaiaren idazkaria Idazkari Akademikoa da; hitza du baina boturik ez. Ikasleen Kontseiluko burua edo hark eskuordetutako ikaslea bileretara joango da (E. Aranburu); hitza du baina boturik ez.
• Euskara Batzordea
Kideak: Euskara Arduraduna (MC. Hernández); hiru irakasle (P. Angulo, M. Arrue, M. Oronoz); AZPen ordezkari bat (A. Lorenzo); eta ikasleen ordezkari bat (L. Estanga).
• Hauteskunde Batzordea
Hauteskundeak kudeatzeko batzordea da. Kideak: Dekanoa (batzordeko burua), Akademia Idazkaria (batzordeko idazkaria) eta zozketaz Fakultate Batzarreko kideen artean hautatutako kideak (IIP iraunkorren ordezkari bat (J. Makazaga), gainerako irakasle eta ikertzaileen ordezkari bat (O. Perez de Viñaspre), AZPen ordezkari bat (A. Loiti) eta ikasleen ordezkari bat (L. Hernández).
Ingurumena zaintzeko neurri energetikoen arduraduna da batzorde hau. Kideak: Akademia Idazkaria, Admistrazio burua, J.P Fernández (AZP), J.I. Martin, J.M. Rivadeneyra (KAT), N. Aginako, J. Gallego (KZAA), X. Arregi, B. Losada (LSI) eta L. Estanga (Ikaslea).
Batzorde hau sortu da fakultatean emakumeen eta gizonen eskubide eta betebeharren berdintasuna beteko dela bermatzeko . Kideak: B. Calvo, A. Zelaia, I. Bergés, O. Arbelaitz, B. Anabitarte eta A. Sin (Ikaslea).
• Informatika Museoaren Lantaldea
Fakultateko kide boluntarioz osatuta: L. del Pozo, N. Garay eta J. A. Pascual.
• Nazioarteko Ibilbiderako Batzordea
Informatika Ingeniaritzako Graduko nazioarteko ibilbidearekin lotutako gaiak aztertzen ditu. Kideak: O. Diaz, B.Calvo, P. Lopisteguy (Baionako IUTko kidea), L. Perez-Lafarga.
• Gipuzkoako Campuseko Batzarrerako ordezkaria: M. Arrue