DIFusio@

‘e-JantzIA’ INIZIA 2023 saria

Irudia

INIZIA 2023 sariak eman dira

Sari horiek kultura ekintzailea sustatzea xede duen INIZIA Arabacampus programaren barruan ematen dira, eta programa horretan elkarlanean aritzen dira hala UPV/EHUaren Arabako Campusa nola BIC Araba. Haren helburua, honako hau: enpresa ekimen berritzaileak dakartzaten eta/edo oinarri teknologikoa duten proiektuak saritzea.

Ekimen berritzaile berriak’ kategoria, bigarren saria Fakultateko ikerlari direnen Guillermo Cano, Marina Aguilar, Goizalde Badiola, Manuel María Graña eta Igone Moraisek garatutako ‘JantzIA’ proiektuak jaso du. Estimulazio bioelektrikoko espazio- eta denbora-ereduak larruazalaren mailan aplikatzeko sistema bat da. Elektrodoak hobeto, erosoago eta seguruago aplikatzeko, horiek jantzi doigarri batean integratuta egongo dira, elektrodoek larruazalaren gainean duten kokapen espaziala pertsonalizatzeko.

Produktua erabiltzaile partikularrei zuzentzen zaie eta erabilera ludiko eta terapeutikoa du; zehazki, giharretako eta eskeletoko gaitzen bat duten pertsonentzat da, edo, besterik gabe, etxetik irten gabe erlaxatu nahi dutenentzat.

Zorionak ekipo!

Informazioa gehiago

 


Gaika filtratu