Breadcrumb

DIFusio@

2021/04/30 Harbil Arregui-ren Doktoradutza Tesia

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/26

Irudia

Harbil Arregui Martiarena: ”Mobility mining for time- dependent urban network modeling”.

Zuzendariak_Directores: Olatz Arbelaiz/Oihana Otaegui

2021_04_30, 10:00  Sala Ada Lovelace aretoa.

Abstract: 

Hiria bezalako ekosistema konplexuetan mugikortasunaren antolakuntza, ja-rraipena eta analisia egitea erronka handia da. Gaur egungo sentsoreetan eta konputazio adimentsuan eman diren aurrerapenei esker gai gara hiriaren kudeatzaile, operadore eta bizilagunei erabakiak hartzen lagun diezaieken soluzioak eskaintzeko. Dena dela, hiri barruko mugikortasunaren ikuspegi bat-eratu bat lortzetik urrun gaude oraindik. Lan honetako gure ekarpenek pauso txiki bat gehiago izan nahi dute mugikortasuna modu bateratuan kudeatzeko saiakera horretan.

Tesi honetan landutako gaiak ikasketa automatikoa eta garraiorako informazio-sistema geografikoen ikerketen artean kokatzen dira. Garraio-sarearen eskaintza eta mugikortasun eskaria oso lotuta daudela da gure hipotesi nagusia, eta beraz, biak adierazpide digital egoki eta trinkoen bidez azaldu behar direla kalitatezko datuen analisi aurreratuak egin nahi badira. Analisi aurreratu hauek egindako neurketetan dute oinarria. Baina sentsoreek neurtu ditzaketen desplazamenduak (eta loturiko magnitudeak), gertaturikoak besterik ezin dira izan. Desplaza-mendu bat gertatu ahal izateko bi baldintza nagusi betetzea ezinbestekoa da: i) desplazatzeko beharra edo nahia (eskaria) eta ii) desplazamendua ahalbidetuko duen azpiegituraren eskaintza edukitzea. Gainera, neurketa egoki batentzat, sentsore edo neurgailuak leku eta une egokian martxan egon beharko du. Informazio hau guztia digitalki jaso behar da metodo analitikoetatik ahalik eta ondorio zehatzenak atera ahal izateko eta garraio-sarearen eskaintzaren digitalizazioari probetxua atera ahal izateko.

Gure ekarpenak, hiriko garraio sareen gaineko mugikortasun datuen meatzari-tzan kokaturikoak, batez ere hiru multzo handitan bana daitezke. Lehen multzoa modu-anitzeko garraioaren azpiegitura eta zerbitzu eskaintzaren adierazpide digital bati dagokio, ikuspegi global zein lokaletik aztertutakoa. Bigarrena, sentsore mota heterogeneoetatik lortutako datuak azpiegituraren adierazpi-dearekiko lotzearekin lotuta dago, map-matching algoritmoen gaineko analisi kuantitatibo batekin batera. Hirugarren multzoa, azkenik, epe-laburreko es-kariaren aurreikuspenarekin lotuta dago, hiriko mugikortasunari dagozkion metrika ezberdinak banaka edo modu bateratuan aztertuz.


Gaika filtratu