Breadcrumb

DIFusio@

2022_06_03: Gladys gogoan

Irudia

Hurrengo 2022ko ekainaren 3an, 12:30ean, Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan aurkeztuko da Lera Ikergunea Antropologia Taldeak egindako "Gladys del Estal militante ekologistaren hilketaren ikerketa antropologikoa" liburua.

Lera-Ikergunea Antropologia Taldea 2000. eta 2018. urteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoari atxikitako Gizarte Antropologiako Ikerketa taldea da eta bere zuzendaria Kepa Fernández de Larrinoa da.

Liburuaren aurkezpen-mahaian, mahai-inguru txiki bat egingo duten pertsona hauek egongo dira:
* Kepa Fernández de Larrinoa
* Karlos Irujo
* Txuri Ollo


Gaika filtratu