Breadcrumb

DIFusio@

2023-06-05 11:00 DOKTOREGO TESI BATEN DEFENTSA ANDER CAMPOS TEJEDOR

Irudia

Nerea Aranjuelo Ansa: “Data – centric Design and Training of Deep Neural Networks with Multiple Data Modalities for Vision – based Perception Systems”.

Zuzendariak_Directores: Luis Unzueta Irurtia/ Ignacio Arganda Carreras

2023_06_12, 11:00  Sala Ada Lovelace aretoa

Abstract:

"Tesi honen helburua martxan jarri eta geroko sistemek gizakiekin duten elkarregina erabiltzea da, gizakien feedback-a sistementzako ikasketa eta egokitzapen seinale bezala erabiliz. Elkarrizketa sistemek martxan jartzerakoan jasaten duten domeinu aldaketan jartzen dugu fokua. Helburu honetarako, feedback bitar esplizituaren kasua aztertzen dugu, hau baita gizakientzat feedback-a emateko seinale errazena.

Sistemak martxan jarri eta gero hobetzeko, lehenik eta behin DoQA izeneko galdera-erantzun motako elkarriketez osatutako datu multzo bat eraiki dugu. Datu multzo honek crowdsourcing bidez jasotako 2.437 dialogo ditu. Aurreko lanekin konparatuz gero, DoQA-k benetazko informazio beharrak islatzen ditu, datu multzo barneko elkarrizketak naturalagoak eta koherenteagoak izanik. Datu multzo sortu eta gero, feedback-weighted learning (FWL) izeneko algoritmo bat diseinatu dugu, feedback bitarra bakarrik erabiliz aurretik entrenatutako sistema gainbegiratu bat hobetzeko gai dena. Azkenik, algoritmo honen mugak aztertzen ditugu jasotako feedback-a zaratatsua den kasuetarako eta FWL moldatzen dugu eszenatoki zaratsuari aurre egiteko. Kasu honetan lortzen ditugun emaitza negatiboak erakusten dute erabiltzaileetatik jasotako feedback zaratsua modelatzearen erronka, hau ebaztea oraindik ikerkuntza galdera ireki bat delarik."


Gaika filtratu