Breadcrumb

DIFusio@

2023-10-27 ;11:30 DOKTOREGO TESI BATEN DEFENTSA MIKEL LABAYEN ESNAOLA

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/19

Irudia

Mikel Labayen Esnaola: “Técnicas de Visión e Inteligencia Artificial para Aplicaciones  Industriales en Producción “.

Zuzendariak_Directores:  Basilio Sierra Araujo/Naiara Aginako Bengoa.

2023_10_27, 11:30  Gela / Aula 3.2

Abstract:

"Ikusmen Artifiziala (IkA) edo Computer Vision-a (CV) oso presente <lago bai telefono adimendunetan, ordenagailuetan edo baita ibilgailuetan erabiltzen diren eguneroko aplikazio pertsonaletan, baita ekoizpen-industrian ere, non begizko prozesu asko automatizatzeko oinarrizko teknologietako bat den (fabrikazio eta kontrol automa­tizatua, ikus-entzunezko edukien azterketa, bideo-zaintza, gidatze autonomoa ... ). Adimen Artifiziala (AA) edo Artificial Intelligence (Al) izenekoari dagokion ikerketa­lerro honek (IkA) balio erantsia ematen eta produktuen kalitatea hobetzen lagundu du, baita ekoizpena kudeatzen eta salgaien banaketa eta merkaturatze prozesua errazten ere. Oro har, balio erantsiko funtzionaltasun berriak sortzea eta prozesu ugari optimizatzea ahalbidetu du, haien kostuak murriztuz eta eraginkorragoak eginez. Ikusmen artifizialak XXI. mendeko lehen hamarkadaren amaieran (2005-2012) hasi zuen bere ibilbidea industrian. Garai hartan, irudiak prozesatzeko teknika klasikoek euren SW algoritmoen konplexutasuna murrizteko eta kostu eta tamaina aldetik onargarria zen HW konfigurazio batean denbora errealean aplikazioak exekutatzeko erronkei aurre egin zioten. Mende honetako bigarren hamarkadan hasi eta bereziki azken urteotan (2012-gaur egun) garatu den Ikaskuntza Sakonaren (IS) edo Deep Learning-aren (DL) iraultzarekin, IkA-en oinarritutako sistemak AA-az homitu <lira, Sare Neuronal Sakonetan (SNS) edo Deep Neuronal Networks-etan (DNN) oinarri­tutako tekniken erabilera integratuz. Sare neuronal hauek IkA eremuan ezinbesteko zati bihurtu <lira, industria-sektore askotan dituzten potentziala eta aplikagarritasuna egiaztatu bait <lira. Hala ere, SNS-ak produktu/zerbitzu/aplikazio industrialetan sartzeak hainbat erronka dakartza berekin, pixkanaka konpondu beharrekoak. Gaur egun, horietako batzuk konponbide erreal eta bideragarri baten zain <laude orain­dik. SW eta HW arkitekturak aukeratzeak, bai eta erabilera kasu zehatzetarako beraien konfigurazioak/aldaketak burutzeak, ikerketa-lan eta ildo berriak eskatzen ditu Fidagarritasuna, Erabilgarritasuna, Mantenigarritasuna, Eskalagarritasuna (FEME), eta azken kasuan, eta funtzionaltasunak hala eskatzen badu, teknologia horietan oinarritutako sistemak merkaturatzea ahalbideratuko duen produktu/zerbitzuen Segurtasuna bermatzeko. Tesi proiektu honek ondorengo garapen hauek aurre­ra eramateko Ikusmen eta Adimen Artifizialean (IkA&AA) oinarritutako sistemen ezagutzak eta tresnak eskaintzea du helburu: 

■     Prototipo funtzionalak eta eskuragarriak edozein motatako enpresarentzat.
■     Produktu komertzialak ekoizpenean.
■     Sistema txertatuetarako produktuak.
■     Segurtasun Osotasun Maila (SOM) edo Safety Integrity Level (SIL) motako funtzionalitateak.

Lan honek txosten honen egilearen lanbide-bizitzan zehar erabilera-kasu ezberdine­tan eta industria-sektore ezberdinetan egindako ikerketen emaitzak azaltzen ditu. Ikerketa hauek nazioarteko aldizkari eta kongresuetan argitaratu <lira, artikuluak argitaratzea adostu duten pertsonen eta irakurtzeko prest <lauden pertsonen aitortza lortzeko asmoz. 
Artikuluen bildumaren bidez egiten den memoria honetan, egindako ikerketa­lanaren laburpen zabala aurkezten da, baita berau eusten duten artikuluak eta patenteak ere."


Gaika filtratu