Breadcrumb

DIFusio@

UEUren ikasturte hasierako ekitaldian, gaur Eneko Agirrek Adimen Artifizialari buruz hitzaldi bat emango du

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/21

Eneko Agirrek, fakultateko irakasleak, Adimen Artifizialari buruz hitzaldi bat emango du, gaur, 18:00etan Eibarren, UEUren ikasturte hasierako ekitaldian.

"Mundua suntsitzean adimen artifizialak euskaraz egingo ote du?" izenburu zirikatzailea jarri dio Enekok eta seguru gaiari txinpartak aterako dizkiola.

"Adimen artifizialaren eskutik, pertsona eta makinen arteko harremana aldatzen ari da oso azkar, hizkuntzari lotutako tresnen bidez batez ere. Iragarpen katastrofikoak egin dira, tartean makinek adimentsu bihurtu eta gure zibilizazioa deuseztatuko dutela. Gehiegikeria horietaz aparte, euskaldunok baditugu aparteko kezkak: Adimen artifiziala euskaraz arituko da? Hala bada ere, euskal kulturaren jakitun izango da? Hitzaldian GPT bezalako hizkuntza-ereduak nola eraikitzen diren eta euskaraz aritzea nola lortu aztertuko da, ikerkuntza eta elkarlanaren beharra aipatuz. "


Gaika filtratu