DIFusio@

III Gladys Sariaren emanaldia bihar, irailak 26, fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/25

Irudia

Bihar, irailak 26an, III Gladys Saria banatuko da gure Fakultatean.

Fakultatean aspalditik egin dira emakumeen rola informatika munduan azpimarratzeko esfortzuak, ikusgaitasun hori ezinbestekoa delako gaur egun existitzen diren alborapenei aurre egiteko, hezkuntza mundutik hasita. Sari honen helburua hain zuzen hori da, informatika arloan egindako emakumeen lana erakustea.

Aurtengo irabazlea Amaia Abanda da, Fakultateko KISA Masterreko ikasle ohia.

Ekitaldia 11:00etan hasiko da Ada Lovelace aretoan.


Gaika filtratu