Breadcrumb

DIFusio@

Jose Antonio Lozano, Fakultateko katedraduna, Euskadiko lehen Fellow IEEE bihurtu da

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/24

Irudia

Jose Antonio Lozano fakultateko irakasle katedraduna Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Institutuko (IEEE) Fellow izendatu dute. Hala, Euskadiko IEEE Fellow lehena eta bakarra da, eta eta Espainiako 48 kideetako bat.

Lozano irakaslearen izendapena Computational Intelligence Society delakoaren bidez egin da, eta konputazio ebolutiboaren barruan banaketak zenbatesteko algoritmoetan egindako ekarpenek ematen dute. Fellow kategoria lortzea aintzatespen handia da, urtean kideen %0,1 baino ezin baita hautatu kategoria horretarako.

IEEE 1963an sortu zen, eta ingeniaritza elektrikoaren eta elektronikoaren alorreko elkarterik handiena da. Haren helburua da teknologia eta hezkuntza aurreratzea arlo horietan, bai eta informatikan eta antzeko diziplinetan ere. Erakundeak 423.000 kide baino gehiago ditu 160 herrialdetan baino gehiagotan, eta literaturaren %30 ekoizten du.


Gaika filtratu