DIFusio@

Oier Irazabal Urrutia, fakultateko ikasle ohia, Francisca de Aculodi Sariaren irabazle

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/04

Irudia

Francisca de Aculodi sariak Gradu Amaierako lanetan genero-ikuspegia sartzea aurreikusten du jakintza-arlo desberdinetan (Artea eta Giza Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak eta Osasun Zientziak). Fakultateko ikasle ohia den Oier Irazabal Urrutia ikasleak Ingeniaritza eta Arkitektura atalean jaso du saria, “Systems to decrease gender bias in classifiers” ikerketa-lanagatik Olatz Arbelalitz Gallego irakaslearen zuzendaritzapean.

“Adimen Artifiziala gero eta eragin handiagoa izaten ari da gure bizitza arruntetan -ziurtatzen du Oierrek-. Algoritmo horiek erabilgarritasun zabala daukan arren, diskriminatu dezaketela ohartarazi dute aditu batzuk. Nire lanean diskriminazioa murrizteko teknikak lantzen eta konparatzen dira, erabilgarritasuna mantentzen saiatuz”. Ingeniari informatiko honek genero-ikuspegia aplikatu du bere GRALen, argi daukalako, “gizartetik ezabatu beharreko diskriminazio nagusienetarikoa delako”. Bere GRAL

Zorionak Oier eta Olatz!

Informazio gehiago: Campusa


Gaika filtratu