DIFusio@

Xabier Artolak "Carlos J. Finlay 2022 Ordena” jaso zuen, Kubak bertako eta atzerriko zientzialariei ematen dien kondekoraziorik gorena.

Irudia

Otsailaren 16an, Xabier Artola Zubillaga, fakultateko irakasle eta ikertzaileak, "Carlos J. Finlay 2022 Ordena” jaso zuen, Kubak bertako eta atzerriko zientzialariei ematen dien kondekoraziorik gorena.

Xabier Artola HiTZ zentroko eta IXA taldeko ikertzailea da. Hogei urte baino gehiago daramatza Santiago de Cubako Zientzia, Teknologia eta Ingurumen Ministerioko Hizkuntzalaritza Aplikatuko Zentroarekin elkarlanean, hainbat programa konputazionaletan. Programa horiek funtsezkoak izan dira Kubako ikasleek erabilitako "Diccionario Básico Escolar" hiztegia (DBE) lortzeko.

Gainera, 2005ean, Santiago de Cubako Udal Gobernuak “Bisitari Bereizia” saria eman zion.

Zorionak Xabier!!!

Informazio gehiago: CITMA, CVI, News.ESEuro, Unibertsitatea.net


Gaika filtratu