Egunean Behin programazio lehiaketa

Egunean Behin programazio lehiaketa

Sarien ebazpena

Ebatzi dira Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzunak automatikoki sortzeko programazio lehiaketaren sariak.

Ikusi DIFusio@n: Egunean Behin programazio lehiaketaren sariak ebatzi dira

Aurkezpena

Eta fakultatean parte hartu dezakegun ikasle, irakasle, ikerlari eta programazio-zale guztien artean lehiaketaren AURKEZPEN EKITALDIA egingo dugu giroa berotzeko. CodeSyntaxeko Luistxo Fernandezek, Kepa Sarasolak lagunduta, galdera-erantzunak sortzeko hainbat adibide eta koxka azalduko dizkigu.

Programazio lehiaketa

Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak CodeSyntaxekin, jokoaren enpresa garatzailearekin, elkarlanean ‘Egunean Behin’ aplikaziorako galde-erantzunak sistematiko edo automatikoki sortzeko programazio lehiaketa antolatu dugu.

  • Lehiaketa epea: otsailak 11 - martxoak 15
  • Sariak: 500 euro proposamen irabazlearentzat, eta bost akzesit, 100 eurokoak.
  • Oinarriak: https://labur.eus/ebehu2020

Informazio gehiago

Ez duzu ezagutzen Egunean Behin jokoa?

Izugarrizko arrakasta lortu du:

3. denboraldia hasi da jada: