gradurako sarbidea

Graduetarako sarbidea

  • Batxilergotik eta Goi Mailako Heziketa Zikloetatik
    Fakultateak urtero 135 plaza berri eskaintzen ditu Informatika Ingeniaritzako Gradurako eta 40 Adimen Artifizialeko Gradurako, eta plaza horiek selektibitateko noten arabera eta zikloaren notaren arabera esleitzen dira.
    Gradurako izena emateko prozesua
     
  • EHUko Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatika Ingeniaritzako Gradutik
    Eskaera
    EHUk Bilbon eta Gasteizen eskaintzen du Gradu hori. Lehenbiziko bi urteak berdinak direnez bi Graduetan, erraza da Gradu batetik bestera igarotzea, 1. eta 2. mailako ikasgaiak (eta Donostian ere eskaintzen diren gainerakoak) automatikoki baliozkotzen baitira.  ​​​

Donostiako Fakultatera etorri nahi baduzu eta 60 kreditu baino gehiago gainditu badituzu, nahikoa da espedientea hona aldatzea, eta gainditu dituzun kreditu guztiak onartuko dira. Espedientea aldatzeko, "dekanoari eskaera" bat bete behar duzu (matrikula garaian), eta erantzunarekin (edo, gero, matrikularen frogagiriarekin) zure zentroko idazkaritzara jo beharko duzu eskaera bideratzeko. 

Bestela, 60 kreditu baino gutxiago badituzu, aurreneko mailako matrikula egin behar duzu berriro (ohiko prozeduraz), eta, plaza lortu ondoren, kreditu horiek baliozkotzea eskatzea. 
Informazio gehiago izateko edo zalantzak argitzeko, bidal iezaguzu mezu bat: info-dif-fiss@ehu.eus

  • Beste unibertsitateetako Informatikako Gradu batetik
    Eskaera
    Prozedura aurrekoaren antzekoa da: espedientea aldatzea 60 kreditu baino gehiago gaindituta badituzu, edo lehenbiziko mailan matrikulatzea ohiko prozeduraz. Ondoren, gainditutako kredituen baliozkotzea eskatu behar da; erabakia (zer onartu eta zer ez) ikastegiko Baliozkotze Batzordeak hartuko du.
     
  • Fakultateko graduen artean
    Eskaera
    Prozedura aurrekoaren antzekoa da: espedientea aldatzea 60 kreditu baino gehiago gaindituta badituzu, edo lehenbiziko mailan matrikulatzea ohiko prozeduraz. Irakasgai amankomunak automatikoki baliozkotzen dira.
    Lekualdatzeko, nahikoa da dekanoari eskaera bat betetzea, lekualdatzea eskatuz, eta erantzunarekin (edo matrikularen azken frogagiriarekin) Fakultateko idazkaritzara joaan eta lekualdaketa eskatu.
     
  • Fakultateko ikasleen automatrikula
    Automatrikula uztailaren 17tik 21ra izango da. Automatrikula egin ondoren, ikasgaietako hizkuntza aldatzea eskatu ahal izango da, bai idazkaritzan bai eta  on-line ere uztailaren 30a arte. Ebazpena irailean jakinaraziko da edo espedientean bertan ikusi ahal izango duzu.
    ​​​​​​

  • Informazion gehigarria: idazkaritzako tramiteak eta inprimakiak

  • Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzua