Denetariko lan-mundua

Merkatu-analisi guztien arabera, informatika arloko ingeniaritza da gehien eskatzen den profesioetako bat, industria-jardueretako edozein arlotan. Une zailenetan ere, langabezia-tasa baxuenetakoa duen profesioa da (prentsa artikulu bat, gazteleraz). Hala adierazten da, argi eta garbi, LANBIDEko txostenean,  CODDII-k egindako txostenean bai eta prentsa artikuluetan ere.

1. Laneratze txostenak, Lanbidek eginak:

2. CODDIko (Conferencia de Decanos y Directores de Ingeniería Informática) "empleabilidad" txostena.

3. Prentsa artikuluak (gaztelaniaz):

Lan-mundurako aukerak kontaezinak dira, teknologia informatikoak non-nahikoak baitira. Enpresetan, profesional kualifikatuak behar dira proiektu konplexuak garatzeko eta kudeatzeko, arlo desberdinetako pertsonak koordinatzeko, gero eta konplexuagoak diren informazio-sistemez eta datuen segurtasunaz arduratzeko, komunikazioen eta konputagailu-sareen modu eraginkorrean kudeatzeko; aplikazio berriak diseinatu eta sortuko dituzten pertsonak behar dira, gai direnak datu masiboetatik informazio zehatza erauzteko, kalkulu-ahalmenaren beharrak analizatzeko, berrikuntza teknologikoa proposatzeko eta bideratzeko, eta abar.

Ikasle egresatuaren profilak baldintza horiek biltzen ditu; izan ere, gradua aprobetxamendu egokiarekin egiten duen pertsonak prestakuntza zientifiko-teknologiko egokia eta askotarikoa lortuko du eta etengabeko bilakaeran dagoen ingurunean jarduteko gaitua egongo da. Prestakuntza honen bidez erraz egokituko da erabili beharreko teknologien aldaketetara, antolaketa beharrietara eta oinarrizko ezagutzetara, nahiz eta, ziurrenik, bere karrera profesionala aurrera egin ahala horiek guztiak aldatuz joan. Gainera, prestakuntza integralari buruzko alderdiei dagokienez, titulazio honetako egresatuek profil profesional aktiboa izango dute, eta gogoetarako prestatuak egongo dira; beraz, gai izango dira diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko ‑modu autonomoan edo talde lanean‑ eta giza baliabideak zuzentzeko eta gestionatzeko, betiere, sinergiak identifikatuz eta sustatuz eta sinergia horiei etekina aterata, oinarri izanda beti etika eta sormena. Era berean, prestakuntza horrek ikuspegi erabat praktikoa emango die, eta gaituta egongo dira jarduera eta proiektu guztiak eraginkorrak, ekonomikoak eta iraunkorrak izatea lortzeko.

Era berean, Informatika Ingeniaritzako Graduak gaitasuna ematen die egresatuei beren zereginetan berrikuntza aplikatzeko eta arlo horretako ikaskuntzan aurrera egiteko, bai industrian, bai ikerketan eta irakaskuntzan. Bestalde, gaur egun, punta puntako ikerketan aurrera egiteko, diziplina anitzeko taldeak behar dira eta prestakuntza eta ikuspuntu desberdina duten pertsonen arteko lankidetza.

Puntako ikerketan ere diziplina anitzeko taldeak behar dira, prestakuntza eta ikuspuntu desberdineko pertsonek osatuta. Teknologiak aurrera egin ahala, problema tekniko-zientifiko gero eta konplexuei aurre egiteko aukera dago, eta, beraz, konputazio-ahalmen handiko sistemak eta problemak ebazteko algoritmo eta ikuspuntu berriak izatea, hau da, konplexutasunaren kudeaketa, ezinbestekoa da ezagutzan aurreratzeko. Ikerketa-erakundeek eta enpresek lehiatzen dute dagoeneko informatiko curriculum onenengatik.


Enpresak eta ikerketa-zentroekin batera, irakaskuntzan ere, maila guztietan, beharrezkoak dira teknologia berrietan ondo prestatutako pertsonak: ikasleak hobeto prestatzeko irekitzen ari diren bideek ez dute mugarik.