Autobabeserako plana

Autobabeserako plana

Larrialdi eta ebakuazio kasuetan nola jardun

Zure segurtasunerako eta behin-behineko larrialdiak aurreikusteko, arren, kontuan hartu gomendio hauek:

  • Eraikina utzi alerta seinalea entzuterakoan.
  • Ebakuazio arduradunen argibideei jaramon egin.
  • Ebakuazio edo larrialdi irteera hurbilenera jo.
  • Ezarritako bilguneetara joan.
  • Lasaitasuna mantendu, ez korri egin.
  • Zerbait ahaztu baduzu, ez bueltatu horren bila.
  • Igogailurik ez erabili.
  • Seinaleetan erreparatu.
  • Ez hartu premiazkoa ez den arriskurik.

 

​​​​

Babes pertsonalerako taldeak: organigrama

Irudia


 

 

Izendapenak

  Autobabeserako batzordea
  Larrialdietako zuzendaria
  Lehenengo eskuhartzerako taldea
  Ebakuazio eta alarmarako arduradunak

 

Babes Pertsonalerako Batzordea

  • Dekanoa: Alexander Mendiburu
  • Administratzailea: Belen Anabitarte
  • Idazkari Akademikoa: M. Carmen Hernández
  • Atezain Nagusiak: Fernando Anza y Cristina Fernandez

​​​

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Larrialdi Planaren segimendua eta eguneraketa egitea.
  • Lehenengo Esku hartzeko Taldearen parte hartzaileak izendatzea.
  • Kontrol Zentroaren kokapena zehaztea.
  • "Guneko burua"-ren lokalak zehaztea.
  • Langileei dagokion guneko ebakuazio eta alarma arduradun bezala beren izendatzea komunikatzea.
  • Suaren kontrako sistemaren osagaien erabilera desegokiaren aurkako neurriak proposatzea.
  • Segurtasun fitxak Zentroko ezaugarrien arabera egokitzea.

 

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Larrialdi Zuzendariarekin kolaboratu.

 

 

Larrialdi Zuzendaria: Dekanoa

 

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Langileria antolatu eta beren prestakuntza bultzatu.
  • Segurtasun sistemen eta ekipamenduen mantentzea segurtatzea.
  • Simulazioen prestaketan eta burutzean esku hartzea.

 

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Lehenengo Esku hartze Taldearen jokaera koordinatzea.
  • Ebakuazioa behar denean agintzea.
  • Larrialdi Zerbitzuen esku hartzea eskatzea.
  • Autoritateei eta komunikabideei informatzea.

 

 

Kontrol Zentroa

  • Larrialdi kasuetan eragiketa guztiak koordinatzeko Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztutako lokala.
  • Atezaintzan kokatuta. Tel. 943 01 8016 / 5011

 

 

Lehenengo Esku-hartze Taldea

 

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Larrialdi Zuzendariari laguntzea.
  • Arauak eta segurtasun ekipamenduak errespetatuak izatea saiatzea.
  • Ebakuazio bideen, seinaleen eta larrialdi irteera guztien mantentzea ziurtatzea.
  • Zentroko segurtasunarentzako kaltegarria izan daitezkeen gertakariez ohartaraztea.

 

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Egoera pertsonentzako arrisku larria suposatzen ez duen bitartean, ahal den neurrian konpontzen saiatzea.
  • Itzaltze ekipamenduekin jardutea.
  • Gunea sokaz inguratzea.
  • Behar duten pertsonei laguntza ematea.

Esteka:

Lehenengo esku-hartzeko taldea osatzen duten pertsonak

 

 

Ebakuazio eta alarma arduradunak

 

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Irakaskuntza lokaletan, larrialdi kasuan, ebakuazioa eta alarma irakasleriaren ardura izango da.
  • Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztuko ditu ebakuazio guneak eta "guneko buruak" diren lokalak.
  • "Guneko buru" batean dagoen irakasleak guneko ebakuazio osoa bermatu beharko du.

 

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Kontrol Zentroari alarma ematea larrialdia beren gunean sortzen bada.
  • Gunea ebakuatzea eta bertan dauden pertsonak Miguel de Unamuno Plazan dagoen Elkargunera eramatea.
  • Taldea zenbatzea eta Larrialdi Zuzendariari falta diren pertsonaz ohartaraztea.
  • Zauritutako pertsonak zaintzea osasun zerbitzuak iritsi arte.

Posizio-planoak eta ebakuazio-bideak

Ebakuazio-planoak