Nazioarteko ibilbidea
Informatika Ingeniaritzako graduak nazioarteko aitorpena jaso du. Aitorpen hori eskuratzeko ikasleak ondorengo urratsak eman behar ditu:
1. Lehenengo urtea amaitzean nazioarteko ibilbidean parte hartzeko eskaera egin. Une horretan hizkuntza ez ofizial batean B2 ziurtagiria izan behar da. Eskaera egiteko datak 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 10era.
2. Bigarren mailako 8 irakasgai.
Ibilbidean onartua izan ondorengo ikasturtean ez badituzu 2. mailako ingeleseko irakasgai guztiak gainditu, ibilbidean jarraituko duzula berretsi beharko duzu 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 10era. Berrespen hau behin bakarrik egin ahal izango duzu, ordutik aurrera ez da plaza bermatuko ibilbidean.
3. Laugarren mailan nazioarteko mugikortasun egonaldia egin.
4. Gradu Amaierako Lana ingelesez egin.