Graduko praktikak

Graduko ikasleentzako borondatezko praktikak

Borondatezko praktikak eskaintzeko EHUk PRAKTIGES modulua du, GAUR aplikazio informatikoaren bidez kudeatua. Praktikak eskaini nahi dituzten enpresek, erregistratu beharra dute PRAKTIGESen, ondoren Informatika Fakultaterako (226 kodea) sarbidea eskatu eta, behin balioztatu ostean, erabiltzaile eta pasahitza lortuko dituzte sistema erabili ahal izateko. Informazio gehigarria lortzeko, kontsulta egin EHUren praktiken kudeaketarako eskuliburuetan.

EHUko arautegia jarraituz eta Fakultate Batzarraren erabakiz graduko ikasleentzako praktikak ez dira 450 ordutatik gorakoak izango ikasturte bakoitzeko (ikasturtea irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31an amaitzen da).

Noiz eskaini praktikak:

Gure ikasleek praktikak urte guztian zehar egiten dituzte baina bereziki uda-garaiaz baliatzen dira praktikak egiteko. Udaran ikaslea praktiketan edukitzeko enpresak udaberrian praktika eskaintzea komeni da.

Praktikaren formalizazioa:

Praktika bat adostu edo hitzartu eta gero, ikasleak(*) PRAKTIGESetik hitzarmena atera eta enpresaren, ikaslearen eta Fakultatearen artean sinatu beharko da. Ondoren, Fakultateak ikaslearen praktika-tramitea onar dezan, hitzarmena Fakultateko idazkaritzara ekarri edo korreoz bidali behar da behean agertzen den helbidera. Hitzarmenaren bitartez, enpresak, gizarte segurantzan altan emango du ikaslea.

EHUk erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat hitzartua du, ikasleek praktikak egin bitartean sor ditzaketen kalteak estaltzeko. Era berean,  EHUk istripuetako eta laguntza sanitarioko EHU Ikasle Asegurua du kontratatuta, eta EHUn matrikulatutako ikasle guztiak estalduaz.

 

Une honetan, enpresek eskainitako praktika kopurua ikasleen eskaera baino askoz handiagoa da.
Testuinguru honetan, eta egiten den praktika eskaintza ikasleentzat interesgarri izan dadin, uste dugu beharrezkoa dela:
    - Egin beharreko lanaren deskribapen zehatza ematea, adibidez erabiliko diren teknologiak eta metodologiak aipatuz.
    - Ikasleari bere ikasketa prozesuan lagungarri izango zaion ingurune egokia ematea.
Horretaz gain, enpresak ikusgarri egin dezake bere negozio-eredua, bai eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate bermea ere.
Bestalde, gogora arazi nahi dugu, ikasturte bakoitzean graduko ikasleek egin ditzaketen praktika-ordu kopuru maximoa 450ekoa dela.

 

Aplikazioaren inguruko dudak edo beste eratako zalantzak argitzeko, jarri kontaktuan posta helbide honen bitartez dif.praktikak@ehu.eus edo hurrengo telefonoetara deitu 943 018038 / 943 015563

(*) Digitalki sinatu behar izatea gerta daiteke. Horretarako, BakQ ala NAN elektronikoa erabilgarri izan beharko dituzu.